Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2022ko maiatzaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1923

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko langabeentzako kontratazio-konpromisodun prestakuntza-ekintzak egiteko 2021eko ekitaldiko dirulaguntza-deialdiko erakunde onuradunen zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Dirulaguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, EAEko langabeentzako kontratazio-konpromisodun prestakuntza-ekintzak egiteko 2021eko ekitaldiko dirulaguntza-deialdiaren 7.4 artikuluan ezartzen duenez (Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2021eko apirilaren 21eko bileran onartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lanbideko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da deialdi horren babesean onuradun suertatu diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak zein diren adierazita, eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa posiblea aipatuko.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea EAEko langabeentzako kontratazio-konpromisodun prestakuntza-ekintzak egiteko 2021eko ekitaldiko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira.

Bigarrena.– Berariaz jado beharko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa, EGIFren 2014-2020 aldirako Euskadiko Programa Operatiboaren esparruan, are berariaz REACT-EB ardatzaren barruan ere, Europar Batasunak COVID-19aren pandemiari emandako erantzunaren parte gisa, edo EGIF Plusen 2021-2027 aldirako Euskadiko Programa Operatiboaren barruan. Hauta daitezkeen gazteen kasuan, 2014-2020 aldirako Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 22a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala