Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2022ko maiatzaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1914

1076/2022 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Enrique Gutiérrez Fraile jauna Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko kargutik kentzen den, erretiroagatik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 27ko 1557/2017 Ebazpenaren bidez (2018ko urtarrilaren 4ko EHAA 3. zk.), Enrique Gutiérrez Fraile jauna izendatu zuten Araba ESIko zuzendari mediko.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Enrique Gutiérrez Fraile jauna Arabako ESIko zuzendari mediko largutik kentzea erretiroagatik eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko maiatzaren 13ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Arabako ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala