Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2022ko maiatzaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1909

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 52/2022 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

52/2022 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 23ko Ebazpenaren aurka egiteko hasi dena. Ebazpen horren bidez, argitara ematen da Udaltzaingoko bitarteko agenteen kidegoan aldi baterako zerbitzua emateko agente horiek prestatzeko ikastaroaren bigarren fasea 2021eko abenduaren 20, 21 eta 22an egin zuten pertsonek lortutako emaitzak (hautaketa-prozedura 2021eko uztailaren 19ko Ebazpenaren bidez egin zen; 2021eko abuztuaren 18ko EHAA, 164. zk.); halaber, ikastaroaren bigarren fasea gainditu duten pertsonek hirugarren fasea (prestakuntza praktikoa) egiteko data jakin batzuk ezartzen dira.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2022ko apirilaren 21a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala