Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2022ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKO LEGEBILTZARRA
1860

IRAGARKIA, 146/2022 zenbakia duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidaltzeari eta gainerako interesdunak epatzeari buruzkoa.

Aditzera ematen zaie interesdun guztiei ezen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2022ko urtarrilaren 26ko erabakiaren aurka, zeinak ezesten baitzuen, batetik, 2022rako modalitate ez-presentzialeko lanaldia telelanaren bidez baimentzeko deialdia onartzen duen 2021eko azaroaren 16ko Mahaiaren erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa, eta, bestetik, telelana ukatu zion 2021eko abenduaren 21eko legelari nagusiaren idazkiaren aurka jarritako errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, interesdun guztiak epatzen dira bederatzi eguneko epean auzitegira joan eta auto horietan azaldu daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 13a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala