Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2022ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1859

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 25ekoa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita bidaia-agentziei buruzko Dekretua bigarrenez aldatzeko Dekretu-Proiektua.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak dekretu-proiektu bat prestatu du, bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretua aldatzeko. Proiektu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak agintzen duen moduan izapidetu behar da. Lege horren 8.1 artikuluarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira. Horretarako, jendaurrean jartzen da bidaia-agentziei buruzko dekretua bigarrenez aldatzeko dekretu-proiektua.

Aipatutako araudia egokitzeko premia kontuan hartuta, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 15eko Erabakiaren bidez, dekretu hau presaz egiteko espedientea izapidetzea erabaki zen. Premia kontuan hartuta, eta 8/2003 Legearen 8.4 artikuluarekin bat etorriz, 10 egun balioduneko epea ezarri da jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hori dela eta, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren 7.h) eta 8.1.a) artikuluetan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 10 egun balioduneko epean, jendaurrean jartzea bidaia-agentziei buruzko dekretua bigarrenez aldatzeko proiektua.

Bigarrena.– Epe horretan, pertsona fisiko edo juridiko orok, izan publikoa nahiz pribatua, aukera izango du dekretu-proiektua kontsultatzeko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko Gardentasun Atariko «Legegunea» espazioan (https://www.legegunea.euskadi.eus/documentacion-relevancia-juridica/decreto-de-segunda-modificacion-del-decreto-de-agencias-de-viajes/webleg00-contfich/es/ eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren turismoko atarian (www.euskadi.eus/turismo). Gainera, egoki iritzitako alegazioak egin ahal izango dituzte aipatutako egoitzetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 25a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.


Azterketa dokumentala