Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2022ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1854

46/2022 DEKRETUA, apirilaren 12koa, zeinaren bidez kredituak gaitzen baitira 3211 – Enplegua programan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2022ko ekitaldiko aurrekontuko 9311 – Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak programan diru-sarrerak izateagatik, 1.214.607,00 euroko zenbatekoarekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian 1.214.607,00 euro sartu dira, Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsetik (GEEFtik) datozenak, lan-merkatuko neurri aktiboetarako, 2 Euskal Autonomia Erkidegoko NUTS 2 eskualdeko NACE Rev-eko 25. dibisioan (Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak izan ezik) sailkatutako sektore ekonomikoan gertatu diren langileen kaleratzeak direla eta.

Horregatik, dekretu honen bidez, diru-sarrera horiek gaitzen dira, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin.

Horren ondorioz, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko apirilaren 12an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorretan kredituen habilitazio bat onartzea, honako gastu-egoera honi dagokionez:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan zenbateko bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen da kreditu hori:

(Ikus .PDF)

Bigarren artikulua.– Diruzaintza Nagusian sartutako diru-funtsen organo kudeatzailea Lanbide erakunde autonomoa denez, erakunde horren 2022. ekitaldiko aurrekontuan 1.214.607,00 euroko ordainketa-kreditu gehigarria baimentzen da.

Hirugarren artikulua.– Diru-funtsak lan-merkatuko neurri aktiboak finantzatzeko erabiliko dira, produktu metalikoen fabrikazioaren sektore ekonomikoan gertatu diren langileen kaleratzeak direla eta.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko apirilaren 12an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala