
83. zk., 2022ko maiatzaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
1852
IRAGARKIA, 2022ko enplegu-eskaintza publikoari buruzkoa.
Ikusita Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 69.2 eta 70.1 artikuluak, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. Artikulua, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 7ko 6/1989 Legearen 22., 44. eta 59. artikuluak eta hurrengoak, Toki-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen apirilaren 22ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 128 artikulua, abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen hogeita batgarren xedapen gehigarria, abenduaren 29ko 22/1993 Legearen bidez sartu zena, eta 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen hemeretzigarren xedapen gehigarria, 20 bat 2) artikuluarekin lotuta. Beraz, Kontseilu Nagusiak 2022ko otsailaren 17an hartutako erabakia betez, erakunde honetako 2022rako Lan-eskaintza publikoa argitaratzen da, honako edukiarekin:
2022ko ekitaldiari dagokion lan-eskaintza publikoa onartzea, honako baldintza hauetan:
Lan-eskaintza publikoa.
Kop: 19.
Izena: Komunikazioen eta IKTen goi-mailako teknikaria.
Maila: 27.
Betetzeko sistema: Lehiaketa.
Lanpostua betetzeko betekizunak:
– Administrazioa: BGP.
– Taldea: A1.
– Titulua: Informatika Ingeniaritza, edo Informatikan Lizentziatura edo Telekomunikazio Ingeniaritza edo gradu baliokidea.
– Hizkuntza-eskakizuna: 3.a.
– Derrigortasun-data: 2022-01-01.
Egoera: Hutsik.
Deialdiaren gehieneko epea: 3 urte.
Dedikazioa: Osoa.
Esperientzia: –
Bilbao, 2022ko apirilaren 4a.
Zuzendari nagusia,
GORKA UGALDE MARTÍNEZ.
RSS