Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2022ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
1850

IRAGARKIA, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoko Zuzendaritzako Idazkariaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egiteari buruzkoa.

2022ko apirilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (69 zk.) argitaratu da jarraian zehazten den lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia:

– Diputatu Nagusiaren Alorreko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoko Zuzendaritzako Idazkariaren lanpostua (B2022/L06).

Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak, eta bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, 15 egun baliodunetan.

Donostia, 2022ko apirilaren 11.

(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa).

Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,

ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala