Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2022ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
1847

3090/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuarena. Honen bidez, Bilboko Udaleko Osoko Bilkurako idazkari nagusia izendatzen da.

EGITATEZKO AURREKARIAK

2021eko azaroaren 2an, Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistro orokorrean Bilboko Udaletik bidalitako eskaera jaso zen, gai honi buruzkoa: argitaratzea Estaturako gaikuntza duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostua, Bilboko Udaleko osoko bilkurako idazkari nagusia, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

Eskaerarekin batera, alkatearen 2021eko urriaren 27ko ebazpena bidali dute; haren bidez onartzen dira Estaturako gaikuntza duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostua, Bilboko Udaleko osoko bilkurako idazkari nagusia, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

Bilboko Udalaren Osoko Bilkurako idazkari nagusi izateko gaikuntza nazionala duten toki- administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostua betetzeko deialdiaren oinarriak 2021eko azaroaren 11ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 217. zk., eta 2021eko abenduaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 252. zk., argitaratu ziren.

2022ko urtarrilaren 1ean, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko abenduaren 20ko Ebazpena argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. Ebazpen horren bidez Bilboko Udalaren Osoko Bilkurako idazkari nagusi izateko izendapen askeko sistemaren bidez gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostua betetzeko deialdia argitaratu zen.

2022ko martxoaren 4an, Bilboko alkatearen 2022ko martxoaren 1eko Ebazpena sartu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitzan. Ebazpen horren bidez Imanol Bilbao Eizagirre jauna Bilboko Udalaren Osoko Bilkurako idazkari nagusi izendatzea proposatzen da.

OINARRIAK

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 6. apartatuan xedatutakoarekin bat, Bilboko Udaleko osoko bilkurako idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez bete ahal izango da, dagokion azpieskala eta kategoriako funtzionario bat izendatuta.

Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 46. artikuluaren bidez arautzen dira Estaturako gaikuntza duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduraren izapide bereziak.

Artikulu horretan, oinarrien edukia xedatzen da, eta datu hauek jaso beharko dira:

a) Korporazioa.

b) Lanpostuaren izena eta mota.

c) Destinoagatiko osagarria.

d) Osagarri berezia.

e) Lanpostuan jarduteko betekizunak, lanpostu-zerrendarekin bat.

f) Dagokion autonomia-erkidegoko berezko hizkuntzaren ezagutzari buruzko aipamena, bertako araudi espezifikoaren arabera.

Deialdia gehienez ere hiru hilabeteko epean egingo da, lanpostua izendapen askearen bitartez betetzeko sailkatu denetik edo hutsik geratzen denetik hasita. Deialdiaren 46. artikuluarekin bat, udalbatzako buruari dagokio autonomia-erkidego organo eskudunari bidaltzea, bertako aldizkari ofizialean argitaratu dadin, bai eta Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioari bidaltzea ere, gehienez ere hamar eguneko epean. Argitalpena egin den aldizkariaren zenbaki eta data zehatza adierazi beharko dira.

Eskabideak deialdia egin duen organoari bidaliko zaizkio, argitaratu eta hurrengo hamabost egun balioduneko epean.

Epea amaitutakoan, Udalburuak, deialdian eskatzen diren baldintzak egiaztatu ondoren, eta hautagaiek egiaztatutako merezimenduak eta lanbide-ibilbidea aztertuta, dagokion ebazpena emango du hilabeteko epean, eta Udalbatzari horren berri emango dio.

Ebazpen hori autonomia-erkidegoko organo eskudunari eta Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioari helaraziko zaie, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara dezaten.

Deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituzten hautagaien artean esleitu beharko da postua. Nolanahi ere, hartutako ebazpenaren oinarri gisa, behar den prozedura betetzen dela egiaztatu beharko da.

Azaldutako aurrekariak ikusita, egiaztatu da bete egin dela gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 46. artikuluan ezarritako prozedura.

Bilboko alkatearen ebazpenaren argudioan adierazten da bi hautagai aurkeztu direla posturako, eta biek betetzen dituztela lanpostuaren baldintzak, eta horietako bat izendatzea proposatzen dela, bere curriculuma beste hautagaiarena baino askoz zabalagoa delako.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen Hamahirugarren Xedapen Iragankorrak nazio gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuen hornidurari buruzko uztailaren 29ko 1732/94 Errege Dekretuaren Bosgarren Xedapen Gehigarriari (Nazio gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen lege araubidea arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren bidez indargabetua) doakionez xedatzen duena ikusita, eta Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren egitura organikoaren erregelamendua onesten duen Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 15eko 86/2021 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.

Azaldutako guztiarengatik, bidali egiten da hurrengo

EBAZPEN PROPOSAMENA

Lehenengoa.– Imanol Bilbao Eizagirre jauna Bilboko Udalaren Osoko Bilkurako idazkari nagusi izendatzea.

Bigarrena.– Foru-agindu hau interesdunei, Bilboko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eta Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioari jakinaraziko zaie, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara dezaten. Halaber, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematen da.

Hirugarrena.– Lanpostuaz jabetzeko epea hiru egun baliodunekoa izango da.

Bilbao jaunak Bizkaiko Garraio Partzuergoko idazkaritza-lanpostua uzten duen egunaren biharamunetik aurrera hasiko da zenbatzen epea. Kargu-uztea foru agindu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hiru (3) eguneko epean egin beharko da.

Postuaz jabetzeko epeen zenbaketari, interesatuei eman zaizkien haizugoak edo lizentziak, horrelakorik dagoenean, bukatu daitezenean emango zaio hasiera.

Zerbitzuaren beharrengatik, gaikuntza nazionala duen toki-administrazioko funtzionarioak kargua utzi eta karguaz jabetzeko korporazioetako buruen erabakiaren bidez, kargu-uztea eta lanpostuaz jabetzea atzeratu ahal izango da, gehienez ere hiru (3) hilabetez. Bigarrenak Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari eman beharko die erabaki horren berri.

Salbuespenez, doakionak eskatuta eta arrazoi bidezkotuak direla medio ere, jabetza atzeratu ahalko da Lehendakarien arteko erabakiaz, horren kontua emanaz Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari.

Laugarrena.– Martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, eranskinean adierazten diren lanpostuak behin betiko betetzeak automatikoki ekarriko du lanpostu horietan dauden pertsonek lanpostua utzi behar izatea, lanpostuok jabetzan hartzen diren egunetik.

Ebazpen hau behin betikoa da, eta administrazio bidea agortzen du. Hala ere, hurrengo errekurtsoak jarri ahal izango zaizkio:

– Ukitutako Herri Administrazioak: txanda dagokion EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala o auzietarako epaitegian zuzenean, jakinarazpena jaso eta biharamunaz geroko 2 hileko epean. Aldez aurretik, nahi izanez gero, errekerimendua jar daiteke.

– Interesatuak: nahi izanez gero, ebazpena eman duen organoan berrezartzeko errekurtsoa, jakinarazpena eman eta biharamunaz gero zenbatzen hasita; bestela, zuzenean, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala o auzietarako epaitegian, jakinarazpena eman eta biharamunaz geroko 2 hileko epean.

Hala ere, bidezkotzat jotzen den bestelako edozein errekurtso ere jarri ahal izango da, indarreko legeriarekin bat etorriz.

Hori guztia hurrengoekin bat etorriz: Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautaketa, Antolaketa, Araubide eta Jardunbideari buruzko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauaren 69. artikuluan xedatutakoa; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. eta 123. artikuluen arabera, eta, azkenik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikuluaren arabera.

Aurreko proposamena onartu da eta, ondorioz, horren edukiarekin bat etorriz ebatzi da.

Bilbao, 2022ko martxoaren 18a.

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatua,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala