Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2022ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
1846

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 21ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako behin-behineko langile bat kargutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan eman zaizkidan ahalmenak erabiliz, ondoren zehazten den kargutik kentzea formalizatzen dut, eta hau:

EBAzten DUT:

Lehenengoa.– Asier Aranbarri Urzelai jauna Trantsizio Sozialeko Proiektuak Koordinatzeko aholkulari kargutik kentzea (kodea: 5313; dotazioa: 1; maila: zuzendaria), Lehendakaritzan, beste lanpostu baterako izendatuko dutelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentzeak 2022ko apirilaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 21a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala