Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2022ko apirilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1814

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Moreda Arabako (Araba) saneamendu-sistemaren eta hondakin-uren araztegiaren proiektua».

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2022ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen «Moreda Arabako (Araba) saneamendu-sistemaren eta hondakin-uren araztegiaren proiektua».

Proiektu horren helburua da Moreda Arabako udalerriko hondakin-uren tratamenduan dagoen akatsa konpontzea. Bertan, gaur egungo isurketak Moredako hondakin-uren araztegi berrira bideratuko dituen kolektore-sistema gauzatzea aurreikusten da, proiektu honetan ere sartuta dagoena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 83. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jartzen da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obren proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean, obra hidraulikoaren atalean (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 12a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala