Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2022ko apirilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1811

IRAGARKIA, 2022ko apirilaren 22koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2022ko apirilaren 8ko Erabakia jakinarazten duena eta uztea baino lehen alegazioak aurkezteko epe bat ezartzen duena. Erabaki horren bidez, hain zuzen, Mutrikuko arrantzaleen etxola zaharren edukitza berreskuratzeko espedientea hasiko da.

Hartzaileak asko dira: batzuk ezezagunak dira eta beste batzuei ezin da jakin non jakinarazi. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

1.– Erabakiaren testu osoa Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan eskura daiteke (Lakua I, 4. solairua; Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) edo Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan (23. kaia, 20003 Donostia).

2.– Erabaki horrek hamar egun balioduneko epea ematen du jarduera amaitzeko, etxolak okupatzeari uzteko, edo egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazio guztiak aurkezteko.

Interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 22a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala