
81. zk., 2022ko apirilaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1807
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 78/2022-E prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
78/2022-E prozedura laburtua, Ertzaintzako bi funtzionariok hasitakoa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 8ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bitartez argitaratu baitzen Ertzaintzaren betearazpen eskalako Komisariorde kategoriara igotzeko hautaketa-prozesurako onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2022ko apirilaren 13a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.
RSS