
81. zk., 2022ko apirilaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (109 KB - 2 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1804
47/2022 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Museotik marka onartzeko erabakia.
Gobernu Kontseiluak, 2022ko apirilaren 5ean egindako bilkuran, Museotik marka onartzeko erabakia hartu du, eta behar bezalako publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Museotik marka onartzen duen erabakiaren testua (eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 20a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 20KO 47/2022 EBAZPENARENA
MUSEOTIK MARKA ONARTZEKO ERABAKIA
Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzak eta haren administrazio-unitateek, zein diren ezagutarazteko, erakunde-nortasunaren eskuliburuan bildutako elementuak, eta ez besterik, erabiliko dituzte jendaurreko komunikazio-agerraldi guztietan. Horrez gain, ezartzen du bestelako nortasun-ikur bereziak ere erabili ahal izango direla jendaurreko zenbait zerbitzu edo jardueratan. Horretarako, ezinbestekoa izango da Gobernu Kontseiluaren erabakia, betiere Lehendakaritzaren idazkariak, aurretiaz, aldeko txostena emanda. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Museotik egitasmoaren nortasun eskuliburuan jasotzen den marka onartzeko eskabidea aurkeztu zuen Lehendakaritzan, eta Lehendakaritzako idazkariak horren aldeko txostena egin zuen.
Espedientean jasota dagoen txostena ikusita, eta Kultura Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamena onartu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabakia hartu du:
Lehenengoa.– Museotik marka onartzea, nortasun eskuliburuan jasotzen den bezala.
Bigarrena.– Museotik marka erabiltzeko moduak aipatutako nortasun eskuliburuan jasota daude.
Hirugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako Zuzendaritzak emango du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua.
RSS