78. zk., 2022ko apirilaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1756
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita EAEko Jabetza Intelektualaren Erregistratzailearen ebazpen bat, interesdunek atzera egin dutela jotzeko eta espedienteak artxibatzeko dena.
Jakinarazpena egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazitako ebazpenetan, ulertuko da eskabideetan atzera egin dutela eranskinean jasotako interesdunek.
Ebazpenaren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura Ondarearen zuzendariari, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112 eta 121. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 11.
Kultura Ondarearen zuzendaria,
MIKEL XABIER AIZPURU MURUA.