78. zk., 2022ko apirilaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1754
IRAGARKIA, Osasunaren Arabako lurralde-ordezkariarena, espedienteen instruktoreak eman dituen zehapen-prozeduren ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.
Ebazpen-proposamen horiek ohiko moduan jakinarazten saiatu arren ezinezkoa izan da. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunek egutegiko hamabost eguneko epea dute jakinarazpen honen biharamunetik zenbatzen hasita, alegazioak aurkezteko; halaber, Osasunaren Arabako Lurralde Ordezkaritza honetan espedientea aztertu ahal izango dute (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz), gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeak 39.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen bada, zenbatekoa 39/2015 Legeak 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honetan adierazitako helbidean eskatu ahal izango du.
Ediktu bidezko jakinarazpen honek «dies a quo» moduan izango ditu ondorioak, epe-zenbaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 12a.
Osasunaren Arabako lurralde-ordezkaria,
GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.