Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2022ko apirilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1750

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 68/2022 prozedura laburtuan interesa dutenak.

68/2022 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2021eko uztailaren 19ko Ebazpenaren aurka hasi dena. Ebazpen horren bidez, oposizio-sistemaren bidezko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da. Prozedura horren zati gisa, prestakuntza-ikastaro batekin osatuko da, udaltzaingoko laguntzaileen poltsa bat sortzeko, EAEko toki-korporazioetan aldi baterako zerbitzua emateko (2021eko abuztuaren 18ko EHAA, 164. zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko eta, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2022ko apirilaren 8a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala