Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2022ko apirilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1745

AGINDUA, 2022ko martxoaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Egibide» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Egibide» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako beste heziketa-ziklo bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; 779/2013 Errege Dekretua, urriaren 11koa, (azaroaren 20ko BOE), zeinaren bidez Genero-berdintasuna sustatzea izeneko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen baita eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen baitira; 70/2015 Dekretua, maiatzaren 19koa, (ekainaren 12ko EHAA), zeinaren bidez ezartzen baita Genero-berdintasuna sustatzea izeneko tituluari dagokion curriculuma, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2022-2023 ikasturtetik aurrera, aldatu egiten da jarraian zehazten den ikastetxearen baimena.

Kode zenbakia: 01001531 eta 010248.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Egibide».

Titularra: Fundaciones Diocesanas – Jesus Obrero Fundazioa.

Helbidea: Frantzia 32 eta Nieves Cano 10.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimena:

– Lanbide heziketako goi-mailako heziketa-ziklo hau gehitzea: «Genero-Berdintasuna Sustatzea».

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

• Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.

• Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

• Zuzendaritzari laguntza ematea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

• Merkataritza-zerbitzuak, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Garraioa eta logistika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.

• Eraikuntza proiektuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

• Elektrizitatea eta elektronika, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

• Instalazio elektroteknikoak eta mekanika, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

• Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

• Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

• Mantentze-lan elektronikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

• Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Telekomunikazio eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

• Elementu metalikoen fabrikazioa, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

• Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 6 ziklo.

• Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

• Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

– Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

• Okintzako eta pastelgintzako jarduerak, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Sukaldaritza eta gastronomia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Jatetxe arloko zerbitzuak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Sukaldaritza-zuzendaritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.

• Estetika eta edergintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Ile-apainketa eta -kosmetika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Estetika integrala eta ongizatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Elikagaien industriak.

• Okintza, gozogintza eta konfiteria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

• Informatika eta komunikazioak, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

• Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

• Plataforma anitzeko aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.

• Mantentze-lan elektromekanikoa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

• Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

• Laneko arriskuen prebentzioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Kimika.

• Laborategiko eragiketak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Ingurumen-kimika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Osasungintza.

• Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

• Laborategi kliniko eta biomedikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena.

• Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Animazio soziokulturala eta turistikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Gizarteratzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Genero-berdintasuna sustatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

• Ibilgailu automobilen elektromekanika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak ireki eta ixteko baimenak, eta ikastetxeei emandako baimenak aldatzea.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=es).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala