Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2022ko apirilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1744

45/2022 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez erabaki bat argitaratzen baita. Erabaki horrek luzatu egiten du Getxoko 105.6 MHz-ko maiztasun-modulazioa duen uhin metrikoen irrati bidezko komunikazio-zerbitzua eskaintzeko lizentzia emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko gehienezko epea.

2022ko apirilaren 5ean eginiko batzarrean, Gobernu Kontseiluak onartu egin du Getxoko 105.6 MHz-ko maiztasun-modulazioa duen uhin metrikoen irrati bidezko komunikazio-zerbitzua eskaintzeko lizentzia emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko gehienezko epea luzatzea. Horrenbestez, erabaki horri beharrezko publizitatea emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Gobernu Kontseiluak hartutako erabakia. Erabaki horrek luzatu egiten du Getxoko 105.6 MHz-ko maiztasun-modulazioa duen uhin metrikoen irrati bidezko komunikazio-zerbitzua eskaintzeko lizentzia emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko gehienezko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 13a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 13KO 45/2022 EBAZPENARENA
ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ LUZATU EGITEN BAITA GETXOKO 105.6 MHZ-KO MAIZTASUN-MODULAZIOA DUEN UHIN METRIKOEN IRRATI BIDEZKO KOMUNIKAZIO-ZERBITZUA ESKAITZEKO LIZENTZIA EMATEKO LEHIAKETA PUBLIKOAREN EBAZPENA JAKINARAZTEKO GEHIENEZKO EPEA.

Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 231/2011 Dekretuaren 14.7 artikuluak ezartzen duenez, lehiaketaren ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunek eskabideak ezetsi egin direla ulertu ahal izango dute.

Ildo beretik, oinarrien hogeita seigarren klausulak zehazten du lehiaketaren ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango dela, hargatik eragotzi gabe epe hori luzatzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunek euren eskabideak ezetsi egin direla ulertu ahal izango dute.

39/2015 Legearen 23. artikuluak hau xedatzen du:

«1. Salbuespenez, 21. artikuluaren 5. zenbakian aipatzen diren baliabide pertsonal eta material eskuragarriak agortu direnean, ebazteko eskumena duen organoak, hala badagokio instrukzio-organoak edo ebazteko eskumena duen organoaren hierarkian goragoko mailakoak proposaturik, erabaki ahal izango du, arrazoiturik, ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea luzatu egin dela; inoiz ezin izango da prozedura izapidetzeko ezarritako epea baino luzeagoa izan.

2. Epea luzatzeaz ebazteko erabakia interesdunei jakinarazi behar zaie, eta haren aurka ezin izango da inolako errekurtsorik aurkeztu.»

Aurreko aurreikuspenen arabera, eta jasotako proposamenen bolumena eta horiek baloratzeak dakarren konplexutasuna kontuan hartuta, lehiaketa ebazteko epea sei hilabetez luzatu behar da.

Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak, aztertu ostean, hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Sei hilabetez luzatzea maiztasun-modulazioa duten uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzua eskaintzeko lizentzia emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko gehieneko epea.

Bigarrena.– Agintzea Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezala.


Azterketa dokumentala