Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2022ko apirilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1741

AGINDUA, 2022ko apirilaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako kide batzuk kendu eta kide berriak izendatzen dituena.

Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiak sortzeari buruzko irailaren 20ko 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan xedatzen denez, besteak beste, orduko Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailari atxikitako letradu batek egon behar du Euskal Autonomia Erkidegoko hiru epaimahai horietako bakoitzean, kide gisa. Sail hori, gaur egun, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila da.

Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaien jarduerari buruzko Erregelamendua onartzen duen irailaren 20ko 244/1988 Dekretuaren 3.1 artikuluari jarraituz, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako sailburuak –gaur egun Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak– izendatuko du 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan aipatzen den nahitaezko desjabetzeetarako lurralde-epaimahai bakoitzeko letradua. Erregelamenduko 8. artikuluan ezartzen denez, izendatu beharko dira letradu ordezkoak, letradu titularra gaixorik edo kanpoan balego edo arrazoi justifikaturen batengatik ezingo balu bere kargua bete aldi baterako, hura ordezteko.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2021eko azaroaren 16ko Aginduaren bidez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaietako kide letraduak izendatu ziren. Zerbitzu Juridiko Nagusiko kideen artean egon diren aldaketek, aurretik aipatutako izendapenetan eragina izan dutenez, kide anitzeko organo horiek behar bezala jardun dezaten, epaimahaietako izendapenak eguneratu behar dira.

Horiek horrela, aipatutako aginduetan xedatutakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaietako letradu hauek eta beren ordezkoak kargutik kentzea, honako taula honetan azaltzen den bezala:

(Ikus .PDF)

2. artikulua.– Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaietako letradu hauek eta beren ordezkoak izendatzea, honako taula honetan azaltzen den bezala:

(Ikus .PDF)

3. artikulua.– Agindu hau jakinaraztea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaien lehendakariei, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari eta kargutik kendu dituzten eta izendatuak izan diren kideei, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioetarako.

4. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, publikotasuna emateko ondorioekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 8a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala