Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2022ko apirilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1739

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 12koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, Uraren Euskal Agentziako zenbait lanpostu behin betiko betetzeko eta lan-poltsak sortzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten duena.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 8.2 eta 8.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziaren zerbitzura kontratatutako langileek lan-zuzenbidea bete beharko dute, eta Uraren Euskal Agentziari dagokio zehaztea beren lanpostuetara iristeko araubidea, hautapen-proben betekizunak eta ezaugarriak, bai eta lanpostuak betetzeko eta lanbide-sustapenerako prozeduren deialdia, kudeaketa eta ebazpena ere, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren 14.4 artikuluaren arabera, lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuak Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren deialdi publikoaren bidez beteko dira, enplegu publikorako sarbidea arautzen duten printzipioak zorrotz errespetatuz.

Lehen aipatutako Dekretuaren 7.2.m) artikuluaren arabera, Zuzendaritza Nagusiari dagokio Agentziako lanpostuak betetzeko prozedurak deitzea eta ebaztea.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Uraren Euskal Agentziaren zerbitzuko lan-kontratuko langileen lanpostu hauek behin betiko betetzeko eta lan-poltsak sortzeko hautaketa-prozesuak deitzea:

– Plangintza eta Lanen Zuzendaritzako Proiektu eta Lan Hidraulikoak Zuzentzeko teknikaria (2 dotazio Vitoria-Gasteizen, 2 dotazio Bilbon eta 2 dotazio Donostian).

Bigarrena.– Deialdi honen xede diren hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarriak Uraren Euskal Agentziaren webgunean argitaratzeko agintzea (http://www.uragentzia.euskadi.eus).

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 20ko 12:00ak artekoa izango da.

Eskaerak Campo y Ochandianoaren web orriaren bidez aurkeztuko dira (www.campo-ochandiano.com), prozesuaren oinarrietan zehazten den moduan. Oinarriak Uraren Euskal Agentziaren web orrian (http://www.uragentzia.euskadi.eus eta Campo y Ochandianoaren web orrian (http://www.campo-ochandiano.com) argitaratuko dira, 2022ko apirilaren 22an (EHAAko argitalpen-egunean bertan).

Hirugarrena.– Hautaketa-prozesuak amaitu ondoren, deitutako lanpostu bakoitzari dagozkion lan-poltsak eratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 12a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala