Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2022ko apirilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1738

1038/2022 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Gontzal López López jauna izendatzen den Euskara Zerbitzu Korporatiboko buru, Zuzendaritza Nagusiko Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan.

Zuzendaritza Nagusiko Euskara Zerbitzu Korporatiboko buruaren lanpostua betetzeko deialdia otsailaren 7ko 70/2022 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen (2022ko otsailaren 18ko EHAA 37. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, balorazio-batzordearen ustez, Gontzal López López jauna aproposa da deialdiko lanposturako eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Gontzal López López jauna izendatzea Euskara Zerbitzu Korporatiboko buru, Zuzendaritza Nagusiko Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko apirilaren 8tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 8a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala