Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2022ko apirilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1725

43/2022 DEKRETUA, apirilaren 5ekoa, zeinaren bidez gaitzen baitira 40.000.000,00 euroko kredituak 7212 Programan (Industria Garapena), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2022. urterako aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu baitira.

2022ko urtarrilean, 40.000.000,00 euro sartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian, Industria-sektoreko ETEetan eta enpresa handietan efizientzia energetikoa lortzeko jarduketetarako laguntzen programarekin lotuta. Geroago, programa horretarako aurrekontua handitu egin da, IDAE Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren 2021eko apirilaren 16ko eta 2021eko azaroaren 3ko ebazpenen bidez. Laguntza horiek 2019ko apirilaren 12ko 263/2019 Errege Dekretuaren bidez arautzen dira.

Hori dela-eta, zenbateko hori gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko apirilaren 5ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea kreditu batzuk gaitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2022ko aurrekontuan, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan zenbateko bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen da kreditu hori:

(Ikus .PDF)

263/2019 Errege Dekretuan jasotako laguntzak finantzatzeko erabiliko dira funts horiek.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko apirilaren 5ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala