Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2022ko apirilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1722

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez honako ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2022ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita ekintzaileei laguntzeko 2021eko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 4ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, argitara ematen da ekintzaileei laguntzeko 2021eko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda). Ebazpena 2022ko martxoaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 64. zenbakian. Hain zuzen ere, deialdiaren I. eta II. eranskinetan, Onuradunak deituriko zutabeko lerro batean, izen okerra argitaratu da eta zuzentzen da:

– I. eranskinean, 2022/1421 (25/2) orrialdean, «Onuradunak» zutabean, hau esaten duen lekuan:

«Urola Garaia Udal Elkartea»

Hau esan behar du:

«Urola Garaiko Garapenerako Agentzia, S.A.U.»

– II. eranskinean, 2022/1421 (25/3) orrialdean, «Onuradunak» zutabean, hau esaten duen lekuan:

«Urola Garaia Udal Elkartea»

Hau esan behar du:

«Urola Garaiko Garapenerako Agentzia, S.A.U.»

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 5a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala