Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2022ko apirilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1678

981/2022 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen den Monserrat Cuesta del Corral andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Erizaina kategorian estatutupeko langile finko izateari aurkeztutako ukoa.

Monserrat Cuesta del Corral andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Erizaina kategorian estatutupeko langile finko izateari uko egiteko idazkia aurkeztu duenez, aurrekari hauek aplikatu behar zaizkio

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Monserrat Cuesta del Corral andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finkoa da, Erizaina kategorian. Bizkaiko Gurutzetako Ospitalean (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESI) jabetzan hartu zuen lanpostua 2020ko azaroaren 30ean, eta, ondoren, eszedentzian utzi zuen sektore publikoan zerbitzuak emateagatik.

Bigarrena.– Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian, Monserrat Cuesta del Corral andrearen idazki bat erregistratu zen 2022ko martxoaren 23an. Idazki horren bidez, uko egiten zion Erizaina kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateari.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio aurkeztutako ukoa ebaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea onartzen duen ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak emandako eskumenen babesean.

Bigarrena.– Uko egiteko idatzia osasun behar den epean eta moduan aurkeztu zen, osasun-zerbitzuetako Estatutupeko Langileen Esparru-estatutua onartzen duen 55/2003 Legearen 21. eta 22. artikuluekin bat etorriz.

Halaber, Monserrat Cuesta del Corral andrea prozeduran interesdun gisa aitortzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen 55/2003 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, uko egitea estatutupeko langile finkoaren izaera iraungitzeko arrazoia da.

Hala ere, estatutupeko langile izateari uko egiteak ez du desgaitzen berriro ere estatutupeko langile izatea, ezarritako hautaketa-prozeduren bidez.

Ildo beretik, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, 63. artikuluan eta horrekin bat datozenetan, karrerako funtzionarioaren izaera azkentzeko arrazoitzat jasotzen du uko egitea.

Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, estatutupeko langile izateari uko egitea borondatezko egintza da, eta gauzatu nahi den eguna baino gutxienez 15 egun lehenago eskatu behar da.

Era berean, ezartzen da uko egitea epe horretan onartzen dela, baldin eta interesduna ez badago diziplina-espediente baten mende edo haren aurka auzipetzeko autoa edo ahozko judizioa irekitzeko autoa eman bada, ustez delitu bat egin duelako bere eginkizunak betetzean.

Beraz, langilearen espedientea aztertu ondoren eta Monserrat Cuesta del Corral andreak aurkeztutako idatzia ikusita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Monserrat Cuesta del Corral andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Osasun Mentaleko Erizaina kategorian estatutupeko langile finkoa izateari uzteko eskaera, 2022ko apirilaren 13ko lanaldia amaitzen denetik aurrera.

Bigarrena.– Deklaratzea Monserrat Cuesta del Corral andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Osasun Mentaleko Erizaina kategorian duen estatutupeko langile finkoaren izaera galduko duela, 2022ko apirilaren 13ko lanaldia amaitzen denetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.– Ebazpen hau Monserrat Cuesta del Corral andreari jakinaraztea eta adieraztea Ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen arabera, bai eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera ere (255/1997 Dekretua, Osakidetza Euskal osasun zerbitzuaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen beste edozein eskubideren kalterik gabe).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala