Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2022ko apirilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1661

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 25ekoa, Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Bilbo-Donostia lineako Meagako Tuneleko (Getaria) 82+190 KPan estaldura indartzeko eraikuntza-proiektua» onartzen duena.

Meagako (Getaria) tunelaren azken ikuskapenek adierazten dute hainbat patologia daudela trazaduran zehar, hala nola hezetasunak, plataformako biguntasunak edo adreiluak edo harlangaitza hondatuta. Nabarmentzekoak dira 82+190 eta 82+035 KPen artean hautemandako hastialen deformazioak. Horietan, estaldurak tunelaren barrualderantz egin duela identifikatu da. Gainera, manpostuen arteko morteroa hondatuta dago edo ez dago morterorik.

Euspena indartu nahi da, segurtasun-faktore nahikoa emanez eta galiboak material ibiltariaren zirkulaziorako egokiak direla bermatuz.

Proiektu horretan, Meagako tunelaren (Getaria) zati bat indartu nahi da, 45 m inguruko luzerakoa.

Egikaritze materialaren aurrekontua hirurehun eta bat mila bederatziehun eta laurogeita sei euro eta bederatzi zentimokoa da (301.986,09).

Kontrata bidezko Egikaritze-aurrekontua 368.423,03 eurokoa da. Horretarako, Industria-mozkinaren % 6 eta Gastu Orokorren % 16 gehitu zaizkio.

Bilbo-Donostia lineako Meagako tuneleko (Getaria) 82+190 KPan estaldura indartzeko eraikuntza-proiektuko obren Lizitaziorako Oinarrizko Aurrekontua, dagokion % 21eko BEZa gehitu ondoren, laurehun eta berrogeita bost mila hirurehun eta laurogeita hamaika euro eta laurogeita hamaika zazpi zentimokoa da (445.791,87).

Obrak egiteko epea hogei (20) astekoa da.

Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, eta Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132. artikuluetan (urriaren 12ko 1098/2001 ED) adierazitako dokumentuak jasotzen dituela. Halaber, kontrata bidez gauzatzeko behar diren alderdi guztiak jasotzen dituela, eta, beraz, aldeko txostena ematen dute.

Organo honek eskumena du Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez organo horrek eskuordetuta.

Aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

«Bilbo-Donostia lineako Meagako Tuneleko (Getaria) 82+190 KPan estaldura indartzeko eraikuntza-proiektua» onartzea. Proiektu horrek barnean hartzen du Meagako tunelaren (Getaria) zati bat indartzea, 45 m ingurukoa, eta horren bidez, euskarria indartu nahi da, segurtasun-faktore nahikoa emanez eta galiboak galiboak material ibiltariaren zirkulaziorako egokiak direla bermatuz, laurehun eta berrogeita bost mila zazpiehun eta laurogeita bat euro eta laurogeita zazpi zentimoko (445.791,87) hasierako aurrekontuarekin eta obrak egiteko hogei (20) asteko epearekin.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegitura eta Garraio sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa aurkezteko idazkia organo honi edo Azpiegitura eta Garraio sailburuordeari bidali beharko diote.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan; hala ere, aldez aurreko errekerimendua egin ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Jendaurrean jartzen da, guztiek horren berri izan dezaten.

Bilbao, 2022ko martxoaren 25a.

Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTÍNEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala