
74. zk., 2022ko apirilaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
1659
EBAZPENA, 2022ko apirilaren 5ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berresten baita Bizkaiko lehen mailako arretako batzorde etiko asistentzialaren akreditazioa.
Bizkaiko lehen mailako arretako batzorde etiko asistentziala akreditatuta dago bere eginkizunak Bizkaiko osasun-zentro guztietan garatzeko, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariaren 2012ko uztailaren 13ko Ebazpenaren bidez.
Ikusita Agurtzane Ortego Fernández de Retanak, batzorde etiko asistentzial horren burua den den aldetik, Bizkaiko lehen mailako arretako batzorde etiko asistentzialaren jarduera egiteko akreditazioa berresteko egin duen eskaera. Eskaera horri oniritzia eman dio Susana Martín Benavidesek, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lehen mailako arretako zuzendariordea den aldetik.
Honako hauetan xedatutakoaren arabera: Sorospenerako Etika Batzordeak sortu eta kreditatzeari buruzko otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuaren 4.1 artikuluan, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuan.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bizkaiko lehen mailako arretako batzorde etiko asistentzialaren jardute-eremua berrestea, zeina Bizkaiko lehen mailako arretako zentro guztietara mugatzen baita. Batzorde horren egitekoak 143/1995 Dekretuaren 7. artikuluan jasota daude.
Bigarrena.– Bizkaiko batzorde etiko asistentziala, organikoki, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arretako Zuzendariordetzaren mende egongo da.
Hirugarrena.– Akreditazio honek iraupen mugagabea du, eta indarrean jarraituko du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arretako Zuzendariordetzak egokitzat jotzen badu eta 143/1995 Dekretuan aurreikusitako betebeharrak betetzen baditu.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 5a.
Osasuneko sailburuordea,
JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.
RSS