
74. zk., 2022ko apirilaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1657
EBAZPENA, 2022ko martxoaren 23koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko urriaren 13ko Aginduaren bidez egindako deialdiko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzekoa. Agindu horren bidez, deia egin zen Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko Programa ez duten zentroetan egonaldiak egiteko laguntzetarako.
Aipatutako aginduaren 12.7 artikuluak ezartzen duenez, emandako laguntzen zerrendak publikotasuna izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jakinarazpena egin eta 6 hilabeteko epean.
Onuradunei jakinarazi ondoren, eta deialdian ezarritakoari jarraituz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko Programa ez duten zentroetan egonaldiak egiteko. Dirulaguntza horietarako deialdia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2021eko urriaren 13ko Aginduaren bidez egin zen. Eranskinean ageri dira onuradunak eta dirulaguntzen zenbatekoak.
Bigarrena.– Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 23a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
RSS