
74. zk., 2022ko apirilaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1648
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2021eko martxoaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Lanean izeneko fundazioaren eraketa inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Mota horretako hutsak antzeman dira agindu honetan: Agindua, 2021eko martxoaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Lanean izeneko fundazioaren eraketa inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan (2021eko apirilaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 74. zenbakian). Beraz, zuzendu behar da:
2021/2198 (2/3) orrialdean, ebazpenetako lehenengoan,
honela dio:
«Lehenengoa.– Agindua ematea Santurtziko Fundación Lanean izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko, egun honetan eta F-467 zenbakiarekin, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren egitate-aurrekarian aipatzen dira, eta guztiek espresuki onartu dituzte beren karguak, hain zuzen ere Raquel Ruiz Torres Bilboko notario andrearen aurrean 2021eko otsailaren 10ean egiletsitako eskritura publikoan jasotako zehaztapenekin bat etorriaz (Protokolo-zenbakia: 232).»
baina honela esan behar du:
«Lehenengoa.– Agindua ematea Santurtziko Fundación Lanean izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko, egun honetan eta F-469 zenbakiarekin, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren egitate-aurrekarian aipatzen dira, eta guztiek espresuki onartu dituzte beren karguak, hain zuzen ere Raquel Ruiz Torres Bilboko notario andrearen aurrean 2021eko otsailaren 10ean egiletsitako eskritura publikoan jasotako zehaztapenekin bat etorriaz (Protokolo-zenbakia: 232).»
RSS