
74. zk., 2022ko apirilaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1638
98/2022 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez José Gabriel Erdozain Castiella jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Barne Medikuntzako Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen urriaren 5eko 378/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Uribeko ESIko Barne Medikuntzako Atal Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2021eko abenduaren 16ko EHAA 250. zk. eta 2021eko abenduaren 23ko BOE 306. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, José Gabriel Erdozain Castiella jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Barne Medikuntzako Atal Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– José Gabriel Erdozain Castiella jauna Osakidetzako Uribeko ESIko Barne Medikuntzako Atal Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta luzatzeko aukera egongo da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat. Izendapenak 2022ko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, salbu eta luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen bada, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Urduliz, 2022ko matxoaren 14a.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,
JESUS MANUEL SUAREZ ROMAY.
RSS