Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2022ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1611

975/2022 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen den Donostialdeko erakunde sanitario integratuari atxikitako kontratazio-mahaia.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, «Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio-mahai eratuko ditu, Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko [...]».

Sortzen diren Kontratazio Mahaiak honako kide hauek osatuko dituzte:

a) Mahaiburua: dagokion erakundeko zuzendarietako bat, erakundeko kontratazio-organokoa ez dena.

b) Bi mahaikide, kontratazio–organoak izendaturikoak.

c) Bokal-idazkari bat. Kontratazio-organoak izendatuko du erakundeari atxikita dauden letraduen artetik edo zuzenbidean lizentziatu diren kudeaketa-teknikarien artetik. Lege-aholkulari eta mahaiko idazkari arituko da, hitza zein botoa dituela.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 1eko 343/2015 Ebazpenaren bidez, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuaren Kontratazio Mahaia sortu zen. Bertan, mahaiburua, mahaikideak eta idazkaria izendatu ziren, titularrak zein ordezkoak. Aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2015eko martxoaren 17an.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 1eko 379/2017 Ebazpenaren bidez, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako Kontratazio Mahaiaren osaera aldatu zen. Aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2017ko martxoaren 21ean.

Azkenik, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen maiatzaren 8ko 2019/30/400 Ebazpenaren bidez, Erakunde horri atxikitako Kontratazio Mahaiaren osaera berriz ere aldatu zen.

Une honetan, plantillan izandako aldaketen ondorioz, beharrezkoa da Kontratazio Mahaia eguneratzea.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako Kontratazio Mahaiaren osaerari buruzko aurreko ebazpenak indarrik gabe uztea.

Bigarrena.– Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako Kontratazio Mahaiaren osaera aldatzea, osaera honen arabera:

Mahaiburua:

Titularra:

Ekonomiako eta Finantzako zuzendari kargua duen pertsona.

Ordezkoak:

Zerbitzu Orokorretako zuzendariorde kargua duen pertsona.

Erosketen eta Kontratazioaren buru kargua duen pertsona.

Mahaikideak:

Erosketak eta Kontratazio Zerbitzuko teknikariak edo administrariak.

Idazkaria:

Titularra:

Zuzenbidean lizentziatutako teknikariak, Erosketak eta Kontratazio Zerbitzuari atxikiak.

Ordezkoa:

Zuzenbidean lizentziatutako teknikariak, Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikiak.

Hirugarrena.– Mahaikide berriei eta kide izateari utziko diotenei Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honek 2022ko martxoaren 25etik aurrera izango ditu ondorioak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera, administrazio bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala