Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2022ko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1588

IRAGARKIA, 2022ko martxoaren 29koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko ebazpena jakinaraztekoa.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Etxebizitzaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Samaniego kalea 2, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko. Horrez gain, hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Etxebizitzako sailburuordeari.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 29a.

Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala