Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2022ko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1586

IRAGARKIA, 2022ko martxoaren 24koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik hasitako zehapen-prozedura bati buruzko ebazpena.

Eranskinean jasotako ebazpena jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hau egiten da:

Interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) ager daiteke, bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; horrez gain, hamabost egun balioduneko epea izango du, gora jotzeko errekurtsoa denean hilabeteko epea, agertzen denetik, edo, agertzen ez bada BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik, egoki iruditzen zaizkion alegazioak, agiriak edo informazioak aurkezteko, frogaldi bat zabaltzeko eskatzeko eta egoki iruditzen zaizkion froga-bitartekoak proposatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 24a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala