71. zk., 2022ko apirilaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1582
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpen bat jakinaraztekoa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen inguruan hasi den SE-48-2021-535-VP zehapen-espedienteari lotuta.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuordeari, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.
Ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago Bizkaiko Lurralde Bulegoan (Kale Nagusia 81, 1. solairua, Bilbao).
Eranskinean aipatutako interesdunak horren berri izan dezan ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 24a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.