Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2022ko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKADIKO KIROL PORTUAK
1581

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 25ekoa, Euskadiko Kirol Portuetako zuzendariarena, lanpostuen zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena.

Euskal autonomia erkidegoko administrazioaren giza baliabideak eta baliabide materialak Euskadiko Kirol Portuk erakundeari atxikitzea arautzen duen maiatzaren 12ko 59/2020 dekretuak 2. Artikuluan, Euskadiko Kirol Portua, SAko langileen integrazioa ezartzen du eta bere 3. Artikuluan Lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura.

Bestalde, erakundearen estatutuak onartzen dituen eta jardueraren hasiera zehazten duen maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuaren 12. artikuluaren arabera Euskadiko Kirol Portuak erakundearen administrazio kontseiluari dagokio lanpostuen zerrenda onartzea, zuzendari nagusiak proposatuta. Zerrenda hori euskal herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratuko da.

Lanpostuen Zerrenda hau aipatutako Dekretuan xedatutakoaren arabera eta aplikatzekoak diren gainerako arauekin bat etorriz izapidetu da, Erkidegoko Administrazio Orokorrerako eta haren Erakunde Autonomoetarako oro har onartutako irizpideak errespetatuz.

Ondorioz, Administrazio Kontseiluak 2022ko martxoaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskadiko Kirol Portuetako lanpostuen zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzeko agintzea. Zerrenda hori Euskadiko Kirol Portuak erakundearen pertsonal funtzionarioentzat gordeta dago eta ebazpen honen eranskinean jasota dago.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio Kontseiluaren 2022ko martxoaren 24ko erabakiaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean portuen arloan eskumena duen sailari, hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 25a.

Euskadiko Kirol Portuetako zuzendaria,

EDURNE EGAÑA MANTEROLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala