
69. zk., 2022ko apirilaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1557
IRAGARKIA, Osasunaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Osasuneko sailburuordearen 2022ko urtarrilaren 21eko ebazpena jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren B-252/2021-CV zehapen-prozeduran aurkeztutako gorako errekurtsoa ebazten da.
2022ko urtarrilaren 21ean, Osasuneko sailburuordeak ebazpena eman zuen interesdunak aurkeztutako gorako errekurtsoa ezesteko, 50 euroko isuna ezarri zion ebazpenaren kontra. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak ezarri zion isuna COVID-19 birusaren kontrako neurrien arloko arau-hausteagatik.
16078673V NAN duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkez daiteke. Espedientea Osasunaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan ikusi ahal izango da (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).
Ohartarazten da isun-zehapenaren zenbatekoa honako epe honetan ordaindu beharko dela: ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo, hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo bigarren hilaren 5era arte, edo, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan).
Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean behatze bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan ditu ondorioak, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2022ko martxoaren 29a.
Osasunaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTíNEZ.
RSS