Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2022ko apirilaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
1552

IRAGARKIA, zeinaren bidez hirugarren interesdunak epatzen baitira administrazioarekiko 1073/2021 auzi-errekurtso arrunta zabaltzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak eta SEA Arabako Enpresak Elkarteak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri zuten, 1073/2021 zenbakiko prozedura arrunteko izapideen bidez bideratzen dena. Errekurtso horren epatzeak 2022ko urtarrilaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2022ko urtarrilaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.

Errekurtsogileak errekurtsoa lehendakariaren urtarrilaren 28ko 2/2022 Dekretura zabaltzeko eskatu du. Dekretu horrek luzatu egiten du lehendakariaren abenduaren 28ko 51/2021 Dekretuaren indarraldia. Dekretu horrek prebentzio-neurri espezifikoak zehazten ditu osasun-larrialdiko egoeraren deklarazioaren esparruan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesatuta dauden pertsona guztiei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeen pertsonak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 31.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.


Azterketa dokumentala