Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2022ko apirilaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1550

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 14koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez gas fluordunekin kargatutako hozte-, aire girotu- eta bero-ponpak merkaturatzen dituzten agenteek Gas fluordunen eta horietan oinarritutako ekipoen merkaturatzea eta manipulazioa arautzen duen 115/2017 Errege Dekretuaren VI. eranskinaren b zatia igortzeko betebeharra bete ez duten erosleen berri emateko prozedura ezartzen baita.

Otsailaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofizialean, 42. zenbakian, argitara eman zen 115/2017 Errege Dekretua, otsailaren 17koa, Gas fluordunen eta horietan oinarritutako ekipoen merkaturatzea eta manipulazioa arautzen duena, eta horiek erabiltzen dituzten profesionalen ziurtagiria eta gas fluordunak isurtzen dituzten jarduerak garatzen dituzten instalazioetarako baldintza teknikoak ezartzen dituena.

9. artikuluaren zortzigarren apartatuan, aipatutako Errege Dekretuak ezartzen du hermetikoki zigilatuta ez dauden eta berotegi-efektuko gas fluordunez kargatuta dauden hozteko aurrekargatuen, aire girotuaren eta bero-ponpen merkaturatzaileek, ekipo horiek sal ditzaketela, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 517/2014 (EB) Erregelamenduaren definizioaren arabera, baldin eta egiaztatzen bada behar bezala gaitutako enpresek instalatuko dituztela ekipo horiek. Gainera, merkaturatzaileak betebehar horren berri eman behar die erosleei, errege-dekretu horren VI. eranskinaren A zatiaren bidez, eta aipatutako eranskinaren B zatian ezarritako dokumentuaren bi kopia eman behar dizkie.

Era berean, erosleek VI. eranskineko B zatiko agiriaren ale bat merkaturatzaileari bidali behar diotela ezartzen du, eta beste kopia 5 urtez gorde behar dutela.

Horrez gain, errege-dekretu horrek ezartzen duenez. Merkaturatzaileek, urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan, VI. eranskinaren B zatiko dokumentua igorri ez duten erosleen berri jakinarazi behar diote administrazioari.

Merkaturatzaileek informazio hori modu koherentean bidal dezaten, beharrezkoa da komunikazio-ereduak definitzea, bai eta hori izapidetzeko prozedura ere.

Hori ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean datuak jakinarazteko ezartzen den formatua onartzea. Formatu hori eskuragarri egongo da ekipoen komunikazioaren web-orrian (https://www.euskadi.eus/web01-a2indust/eu/contenidos/informacion/ind_comunicacion_equipos/eu_def/index.shtml). Formatu horretan jasotako informazioaren jakinarazpena, 115/2017 Errege Dekretuaren VI. eranskineko A zatiaren kopiekin batera, aurtengo lehen hiruhilekoan egingo da, Administrazio honen Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen bidez onartutako datuen komunikazio-eredua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 14a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala