Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2022ko apirilaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ORMAIZTEGIKO UDALA
1547

IRAGARKIA, 2022. urterako enplegu-eskaintza publikoari buruzkoa.

Alkatearen Ebazpenaren bitartez, udal honek 2022ko martxoaren 30ean onartu zuen jarraian adierazitako plazari dagokion enplegu-eskaintza publikoa 2022. urterako, horrela honako hauek betez: Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikulua, Toki Jaurpideari buruzko Arauen Testu Bateratuaren 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 128. artikulua eta Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22. artikulua.

2022 – ENPLEGU-ESKAINTZA PUBLIKOA

KARRERAKO FUNTZIONARIOA

Lanpostuaren izena/Eskainitako lanp. kopurua: Idazkaritzako Teknikaria / 1.

Eskala: Administrazio orokorra.

Azpieskala: Teknikoa.

SP: lehiaketa.

Taldea: A1/A2.

HE: 4.

Derr. data: iraungita.

Egoera: hutsik.

Ormaiztegi, 2022ko martxoaren 30a.

Alkatea,

JON ENRIQUE GALARZA.


Azterketa dokumentala