Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2022ko apirilaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1542

911/2022 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Sukaldaria kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Sukaldaria kategorian.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK TEKNIKARI ESPEZIALISTA PROFESIONALAK LANBIDE-TALDEKO SUKALDARIA KATEGORIAN

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Sukaldaria kategoriako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, izangaiek, oinarri orokorretan zehaztutako eskakizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Jatetxe Arloko Goi Mailako Teknikariaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

C1 taldea (C talde zaharra): 15 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzean, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Jatetxe Arloko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: SUKALDARIA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

Txanda askeko deialdia: 7 destino.

Sarbide orokorra: 6.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 1.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, destinoak ezarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA TEKNIKARI ESPEZIALISTA PROFESIONALAK LANBIDE-TALDEKO SUKALDARIA KATEGORIAN, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Sukaldari gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,22 puntu.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Dagokion espezialitateko teknikari espezialisten edo baliokideen ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, gorputz-hezkuntza eta hizkuntzak):

– ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,50 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.

– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.

– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
SUKALDARIA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Sukaldaritzako terminoak.

2.– Sukaldea. Garrantzia eta lekuak bete beharreko baldintzak. Toki komunak. Egokitutako tokiak.

3.– Tresneria I. Sutegiak. Sukaldeko tresnak eta istripuen prebentzioa:

3.1.– Eboluzio orokorra.

3.2.– Bero-sorgailuak.

3.3.– Sutegiak.

3.4.– Gas propanokoak.

3.5.– Hiri-gasa.

3.6.– Ikatz mineralekoak.

3.7.– Gasoliokoak.

3.8.– Elektrikoa.

3.9.– Sutegi guztiek dituzten osagarriak.

4.– Tresneria II. Beste bero-sorgailu batzuk:

4.1.– Berontziak.

4.2.– Frijigailuak.

4.3.– Parrilla eta plantxa parrilla.

4.4.– Prusiana.

4.5.– Erretegia eta labeak.

4.6.– Marmitak eta presio-eltzeak.

4.7.– Mahai beroa.

4.8.– Zartagin eraisgarriak.

4.9.– Maria bainua.

5.– Tresneria III. Hotz-sorgailuak:

5.1.– Elikagai galkorrak kontserbatzeko erabilitako elementuak.

5.2.– Postreak egiteko erabilitako elementuak.

5.3.– Zurrupaki-ontzia eta irabiagailua/izozki-makina.

6.– Tresneria txikia:

6.1.– Irabiagailua eta oragailua.

6.2.– Ehogailua-fintzeko makina.

6.3.– Xehatzeko makina, zurigailua, birringailua, ebakigailua eta zatitzeko makina.

6.4.– Balantza eta lan-mahaiak.

7.– Sukaldeko ontziteria:

7.1.– Marmita taparekin. Sauté. Sauté errusiarra.

7.2.– Kazola zabala taparekin. Turbotera burdinsarearekin. Maria bainua.

7.3.– Txingarretan erretzeko makina.

7.4.– Erreen plaka. Ontzi handia. Eltzea.

7.5.– Lupia-ontzia eta bisigu-ontzia. Frijitzea. Marmita ertaina.

7.6.– Zartagin zuloduna.

7.7.– Edukiera-neurriak. Alanbre-saskia. Sareta.

7.8.– «Habia» patata-saskitxoak. Burruntzali zuloduna. Erreen sardexka. Hainbat iragazki mota.

7.9.– Puregailuak Iragazki txinatarra. Motrailua. Eskuko birringailua.

7.10.– Lapikoa. Paella-ontzia. Buztinezko lapikoa.

8.– Moldeak eta tresnak:

8.1.– Honako hauen moldeak: bizkotxoa, terrina, magdalenak, budina, flan indibiduala, tarta izoztua, gelatina, briochea.

8.2.– Tresnak:

8.2.1.– Kolpeko eta kolpe erdiko aiztoa. Tipula-labana.

8.2.2.– Hezurrak kentzeko aiztoa. Zatikatzeko aiztoa. Aizto txikia. Urdaiazpiko-aiztoa. Matxetea.

8.2.3.– Zurigailua. Altzairuzko espatula.

8.2.4.– Gomazko espatulak. Lata-irekitzekoak. Urdaiztatzekoa. Bridatzeko orratzak. Espalmadera. Guraizeak. Ildoak egitekoa. Pasta-gurpila.

8.2.5.– Arrautzak ebakitzekoa. Zerra. Sagarrak hustekoa.

8.2.6.– Koilaratxo hustutzaileak edo hozkadak ateratzekoak. Olibak hezurgabetzekoa.

9.– Lanaren banaketa sukaldean:

9.1.– Lanbide-kategoriak sukalde barruan.

9.2.– Xedeak. Bakoitzaren betekizunak eta esleipenak.

9.3.– Lanaren banaketa sukaldean. Taldekide bakoitzaren xedea.

9.4.– Eguneroko lanaren ordena sukaldean.

9.5.– Sukaldearen administrazioa.

9.6.– Prestatutako generoen hondarren aprobetxamendua.

9.7.– Alferrikako gastuak aurreztea.

9.8.– Elikadura-generoen errendimendua.

10.– Ongarriak:

10.1.– Gatza, azukrea, ozpina.

10.2.– Begetal lehorren ongarriak.

10.3.– Eskatzen dituzten zainketak.

10.4.– Espeziak.

11.– Begetal lehorren ongarriak:

11.1.– Espeziak, belar usaintsuak.

12.– Ongarri freskoak. Ontzeko barazkiak.

13.– Sukalde-hondoak:

13.1.– Oinarrizko hondoak.

13.2.– Hondo zuria eta hondo iluna.

13.3.– Argitutako salda eta salda zuria.

13.4.– Fumeta.

13.5.– Gelatinak.

13.6.– Saltsa baltsamiko handiak.

13.7.– Loturak eta saldak.

14.– Barazkiak eta entsaladak:

14.1.– Kozinatzeko oinarrizko metodoak.

14.2.– Udaberriko barazkiak.

14.3.– Udako barazkiak.

14.4.– Udazkeneko barazkiak.

14.5.– Neguko barazkiak.

14.6.– Entsalada sinpleak eta konposatuak.

15.– Lekale lehorrak, zerealak eta tuberkuluak:

15.1.– Kozinatzeko oinarrizko metodoak.

15.2.– Babarrunak, txitxirioak, dilistak.

15.3.– Arroza.

15.4.– Patatak.

16.– Zopak, saldak eta kremak:

16.1.– Eltzekoak.

16.2.– Zopak.

16.3.– Saldak.

16.4.– Kremak.

17.– Goarnizioak:

17.1.– Goarnizio sinpleak.

17.2.– Goarnizio konposatuak.

18.– Frijituak:

18.1.– Frijitze handia.

18.2.– Frijitze motak.

18.3.– Frijitze mistoa.

19.– Pasta italiarrak:

19.1.– Pasta freskoak eta pasta lehorrak.

19.2.– Pasta freskoen eta lehorren kalitatea.

20.– Arrautzak:

20.1.– Osaera, balorazio komertziala eta kontserbazioa.

20.2.– Aplikazioak eta prestatzeko oinarrizko metodoak.

20.3.– Elaborazioa eta kalitateko ezaugarriak.

21.– Arrainak:

21.1.– Merkatuko aurkezpena eta balorazio komertziala.

21.2.– Garbiketa eta kontserbazioa.

21.3.– Kozinatzeko oinarrizko metodoak.

21.4.– Espezie garrantzitsuenak.

21.5.– Ur gezako arrainak.

21.6.– Itsasoko arrain urdinak.

21.7.– Itsasoko arrain zuriak.

21.8.– Itsasoko arrain erdizuriak.

22.– Haragiak:

22.1.– Balorazio komertziala.

22.2.– Banaketa nutrizio-propietateen arabera.

22.3.– Kozinatzeko oinarrizko metodoak. Behi zaharrak.

22.4.– Aberea zatitzea. Aldeak banatzea.

22.5.– Izen propioa duten pieza txikiak.

22.6.– Behi gazteak.

22.7.– Kalitatearen identifikazio espezifikoa.

22.8.– Aberea zatitzea.

22.9.– Izen propioa duten pieza txikiak.

22.10.– Hegaztiak.

22.11.– Oiloa eta oilaskoa.

22.12.– Hegaztiak prestatzeko eta kozinatzeko oinarrizko metodoak.

23.– Postreak:

23.1.– Sinple naturalak.

23.2.– Sinple prestatutakoak.

23.3.– Beroak.

23.4.– Hotzak.

24.– Generoen kontserbazioa:

24.1.– Oinarri nagusia.

24.2.– Metodoak:

24.2.1.– Hotza, hoztea, izoztea, beroa.

24.2.2.– Ketua, deshidratazioa, gazitzea. Eskabetxea.

24.2.3.– Likido kontserbatzaileetan sartzea.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Manuel Garcés. Curso de cocina profesional. Tomo I. Útiles, organización, técnicas culinarias, 8. edizioa. Editorial Paraninfo.

2.– Manuel Garcés. Curso de cocina profesional. Tomo II. Conocimiento de los géneros, elaboración y conservación. 6. edizioa. Editorial Paraninfo.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Xedapen Orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

3.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

5.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Datuak babestearen printzipioak.

6.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

7.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

9.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

11.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. artikuluak).

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1., 3., 6., 9. eta 13. artikuluak).

3.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20. eta 21. artikuluak).

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

5.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (4., 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. artikuluak).

6.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (1., 3. eta 43. artikuluak).

7.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

9.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

11.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf


Azterketa dokumentala