Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2022ko apirilaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1540

909/2022 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Segurtasuneko eta Higieneko Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Segurtasuneko eta Higieneko Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK GOI-MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUNA KATEGORIAN (SEGURTASUNEKO ETA HIGIENEKO PREBENTZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA)

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Goi Mailako Tituluduna kategoriako (Segurtasuneko eta Higieneko Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, izangaiek, oinarri orokorretan zehaztutako eskakizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Goi Mailako Ingeniariaren, Goi Mailako Arkitektoaren edo Kimikako Lizentziadunaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, bai eta Higiene Industrialean / Laneko Segurtasunean espezializatutako Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Teknikariaren titulua ere, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

a) Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Goi Mailako Ingeniariaren, Goi Mailako Arkitektoaren edo Kimikako Lizentziadunaren edo titulu baliokidearen eta Higiene Industrialean / Laneko Segurtasunean espezializatutako Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: SEGURTASUNEKO ETA HIGIENEKO PREBENTZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

Txanda askeko deialdia: 5 destino.

Sarbide orokorra: 5.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, destinoak ezarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA GOI-MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUNA KATEGORIAN (SEGURTASUNEKO ETA HIGIENEKO PREBENTZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Goi Mailako Tituludun gisa (Segurtasuneko eta Higieneko Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) edo kudeaketaren eta zerbitzu orokorren kudeaketa-arloko lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.

2.– Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulu-maila (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3) Euskara:

– 3. HE: 27 puntu.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
SEGURTASUNEKO ETA HIGIENEKO PREBENTZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Egitura organikoa, funtzioak eta eskumenak.

2.– Lantokietako segurtasun- eta osasun-baldintza orokorrak. Seinaleztapena.

3.– Segurtasuna enpresa sanitarioan. Lantokietako arriskuen ebaluazioa. Metodologia. Planeatutako ikuskapenak eta prebentzio-ikuskapenak. Ekintza zuzentzaileak kudeatzea. Lan segururako protokoloak. Babes kolektiboa eta norberarena.

4.– Zentro sanitarioetako larrialdi- eta autobabes-planak. Ebakuazioa. Larrialdietako eta ebakuazioko seinaleztapena. Detekzio- eta alarma-sistemak. Suak itzaltzeko sistemak. Larrialdi-simulazioak.

5.– Ingurune sanitarioko laneko ekipoak eta makinak.

6.– Arrisku elektrikoaren eraginpean egotea. Elektrizitate estatikoa.

7.– Higiene industriala. Kontzeptua eta helburuak. Agente kimikoak. Laneko toxikologia. Esposizioaren ebaluazioa. Esposizioaren kontrola. Lege-araudi espezifikoa.

8.– Higiene industriala zentro sanitarioei aplikatuta. Ingurune sanitarioan dauden agente kimiko kutsagarriak ebaluatzeko metodologia. Hartu beharreko prebentzio-neurriak. Babes kolektiboa eta banakakoa. Norbera babesteko ekipamenduak.

9.– Osasunerako arrisku-faktoreak inguru fisikoan: zarata, tenperatura, argiztapena. Barruko airearen kalitatea. Arriskuaren ebaluazioa eta eraginaren prebentzioa lantokietan.

10.– Erradiazio ionizatzaileen eraginpean egotea. Arriskuaren ebaluazioa eta eraginaren prebentzioa lantokietan. Seinaleztapena.

11.– Erradiazio ez-ionizatzaileen eraginpean egotea. Arriskuaren ebaluazioa eta eraginaren prebentzioa lantokietan.

12.– Kantzerigenoekien eraginpean egotea. Medikamentu arriskutsuak. Arriskua ebaluatu eta kontrolatzeko metodologia. Hartu beharreko prebentzio-neurriak. Babes kolektiboa eta banakakoa. Norbera babesteko ekipamenduak.

13.– Agente biologikoen eraginpean egotea ingurune sanitarioan. Arriskua ebaluatu eta kontrolatzeko metodologia. Hartu beharreko prebentzio-neurriak. Babes kolektiboa eta banakakoa. Norbera babesteko ekipamenduak.

14.– Ergonomia: helburuak eta funtzioak. Ergonomiaren aplikazioa sektore sanitarioan. Lanpostuen diseinua.

15.– Zamatze fisikoa sektore sanitarioan. Zamen eskuzko manipulazioa eta pazienteen mobilizazioa. Arrisku-faktoreak eta horien prebentzioa.

16.– Jarrera behartuak eta mugimendu errepikakorrak ingurune sanitarioan. Arriskua eta prebentzioa.

17.– Datuak bistaratzeko pantailekin lan egitearen ondoriozko arriskua. Arriskuaren ebaluazioa, prebentzioa eta kontrola.

18.– Arrisku psikosozialeko faktoreak. Ebaluazio-metodo nagusiak. Esku hartzeko tresnak eta metodoak.

19.– Jazarpen morala. Laneko indarkeria. Sektore sanitarioaren bereizgarriak. Arrazoien azterketa. Esku hartzeko tresnak eta metodoak.

20.– Osasunaren zaintza eta lanposturako egokitasuna. Prebentzioko Oinarrizko Unitateak, antolamendua eta beharrezko baliabideak. Laneko mediku-azterketen motak. Alderdi legal eta etikoak osasunaren zaintzara aplikatuta. Laneko epidemiologia.

21.– Enpresa-jardueren koordinazioa. Lege-baldintzak eta arriskuaren kontrola, kontratatutako eta azpikontratatutako jarduerei dagokienez.

22.– Lan-istripua eta gaixotasun profesionalak (I). Kontzeptua. Lan-istripuen arrazoiak eta ondorioak. Lanak osasunean eragiten dituen beste kalte batzuk. Laneko gaixotasuna. Lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen mutuak.

23.– Lan-istripua eta gaixotasun profesionalak (II). Lan-istripuaren eta gaixotasun profesionalaren komunikazioa. Istripuaren partea. Istripuen eta gaixotasunen ikerketa prebentzio-teknika gisa. Ikerketa-metodologiak eta -faseak.

24.– Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak enpresa sanitarioan. Prebentzio-plana eta prebentzioaren planifikazioa. Prebentzioa kudeaketan integratzea.

25.– Prebentzioaren kudeaketarako ziurtapen-sistemak. OHSAS 18.001 2007. Laneko arriskuen prebentzio-sistemen lege-auditoretzak. Eskakizunak eta prozedurak. Bestelako auditoretzak.

26.– Sektore sanitarioko laneko arriskuen prebentzioarekin lotura duten lege-esparruak. Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea. Sektore sanitarioari aplikatzen zaizkion dekretuak.

27.– Prebentzio-zerbitzuen araudia. Prebentzioaren antolaketa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. Prebentzio-espezialitateen berezko eginkizunak eta eginkizun partekatuak. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

28.– Laneko arriskuen prebentzioarekin lotura duten agente nagusiak: Laneko Segurtasun eta Osasun Institutu Nazionala, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioa, Osasun eta Kontsumo Ministerioa.

29.– Laneko arriskuen prebentzioarekin erlazionaturiko nazioarteko ekintza: Lanaren Nazioarteko Erakundea, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko hitzarmenak. Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentzia. Europako Erkidegoa eta Laneko Arriskuen Prebentzioa.

30.– Langileen parte-hartzea laneko arriskuen prebentzioan. Ordezkaritza- eta partaidetza-organoak. Segurtasun eta osasun batzordeak. Prebentzioko ordezkariak.

31.– Arrisku profesionalpean diharduten langileentzako informazioa eta prestakuntza.

32.– Prebentzioaren arloko komunikazioa eta informazioa. Komunikazio-teknikak. Eraginkortasun-baldintzak.

33.– Hondakin sanitarioen kudeaketa. Euskal Autonomia Erkidegoko legeria.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lan Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistemaren Eskuliburua. Kudeaketa-sistemako prozedurak.

2.– Gai-zerrendarekin lotura duten gida teknikoak, Lan eta Gizarte Gaien Ministerioko Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizate Institutu Nazionalak argitaratutakoak.

3.– Gai-zerrendarekin lotura duten prebentzioari buruzko ohar teknikoak, Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizate Institutu Nazionalak argitaratutakoak.

4.– I. Olaciregui eta I. M.ª Azkoaga. Enpresan LAP plana ezartzeko eskuliburua. Osalan. 2006.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistemaren Eskuliburua.

6.– Enciclopedia de Salud y Seguridad en el Trabajo. Vol. 2, Capítulo 27-Control biológico, Capítulo 29-Ergonomía, Capítulo 30-Higiene Industrial, Vol. 3, Capítulo 97-Centros y Servicios de Asistencia Sanitaria. OIT. Laneko eta Gizarte Gaietako Ministerioa. 2001.

7.– A. Hernández eta beste batzuk. Condiciones de Trabajo en Centros Sanitarios. Laneko Segurtasunaren, Osasunaren eta Ongizatearen Institutu Nazionala. 2001.

8.– Fernando G. Benavides. Salud Laboral. Conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales. 2. edizioa. Editorial Masson. 2000.

9.– M. Bestatrén eta beste batzuk. Seguridad en el trabajo. 6. Edizioa. Laneko Segurtasunaren, Osasunaren eta Ongizatearen Institutu Nazionala. 2011.

10.– OHSAS 18.001:2007 araua. Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistema. AENOR, 2007. ISBN 978-84-8143-524-5.

11.– OHSAS 18.002:2000. Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistema. OHSAS18.001 araua inplementatzeko gidalerroak, AENOR, 2004. ISBN: 84-8143-400-0.

12.– Campos electromagnéticos y Salud Pública (aditu-taldeak egindako txosten teknikoa), Ingurumen Osasuneko eta Lan Osasuneko Zuzendariordetza Nagusia. Osasun eta Kontsumo Ministerioa. 2001. ISBN 84.7670-602-2.

13.– Evaluación actualizada de los campos electromagnéticos en relación con la salud pública (Aditu Independenteen Batzordeak egindako txosten teknikoa). Ingurumen Osasuneko eta Lan Osasuneko Zuzendariordetza Nagusia. Osasun Publikoko Zuzendaritza Nagusia. Osasun eta Kontsumo Ministerioa. Madril. 2003.

www.msc.es

14.– Guía de valoración del riesgo laboral en el embarazo y lactancia en trabajadoras del ámbito sanitario. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa. Instituto de Salud Carlos III. 2008. ISBN: 978-84-95463-50-0.

https://scielo.isciii.es/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S0465-546X2008000400012

15.– La protección de las trabajadoras gestantes expuestas a radiaciones ionizantes en el ámbito hospitalario, Segurtasun Nuklearreko Kontseilua.

http://www.csn.es/publicaciones/follges.pdf

LEGEDIA

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa (2007, 2008 eta 2009).

2.– 7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

3.– 191/2002 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta jarduerarako araudia onartzeko dena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

4.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

5.– 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

6.– 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasun-seinaleztapenaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

7.– 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

8.– 487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, zama eskuz kargatzeagatik arriskuan izan daitezkeen langileen osasunaren eta segurtasunaren (batez ere, bizkarrean eta gerrialdean) arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.

9.– 488/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, datuak bistaratzeko pantailak dituzten ekipoekin lan egitearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa.

10.– 664/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente biologikoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

11.– 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa, eta gero egin diren aldaketak.

12.– 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamendua erabiltzeari buruzko laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

13.– 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek laneko ekipamenduak erabiltzearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa eta gero egin diren aldaketak.

14.– 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-lanetan segurtasunaren eta osasunaren gaineko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena (1997ko urriaren 25eko BOE 256. zk.) eta gero egin diren aldaketak.

15.– 374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, Lanean dauden bitartean langileen osasuna eta segurtasuna gai kimikoekin erlazionatutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa, eta gero egin diren aldaketak.

16.– 783/2001 Errege Dekretua, uztailaren 2koa, erradiazio ionizatzaileen kontrako babes sanitarioaren araudia onartzen duena, eta gero egin diren aldaketak.

17.– 601/2019 Errege Dekretua, urriaren 18koa, medikuntzan elementu arriskutsuen eraginpean egon litezkeen pertsonen babes erradiologikorako erradiazio ionizatzaileak erabiltzeko justifikazioari eta optimizazioari buruzkoa.

18.– 171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 24. artikulua garatzen duena, enpresa-jardueren koordinazioari dagokionez.

19.– 286/2006 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, lanean langileen osasuna eta segurtasuna zaratak dakartzan arriskuetatik babesteari buruzkoa.

20.– 32/2006 Legea, eraikuntzaren sektoreko azpikontratazioa arautzen duena, eta gero egin diren aldaketak.

21.– 604/2006 Errege Dekretua, maiatzaren 19koa, zeinak aldatu egiten dituen Prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua eta eraikuntza-lanetan segurtasunaren eta osasunaren gaineko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua.

22.– 393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, larrialdi-egoerak eragin ditzaketen jardueretan diharduten bulego, establezimendu eta zentroetako Autobabeserako Oinarrizko Araua ebazten duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

23.– Eraikuntzaren Kode Teknikoa onartzen duen martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren eranskineko Sute kasuetako Segurtasunerako oinarrizko SI (SI1, SI3, SI4), eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

24.– 21/2015 Dekretua, martxoaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin sanitarioen kudeaketari buruzkoa.

25.– 598/2015 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, honakoak aldatzen dituena:

– 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duena.

– 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasun-seinaleztapenaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.

– 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa.

– 374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, Lanean dauden bitartean langileen osasuna eta segurtasuna gai kimikoekin erlazionatutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa (2015eko uztailaren 4ko BOE 159. zk.).

26.– 299/2016 Errege Dekretua, uztailaren 22koa, langileen osasuna eta segurtasuna eremu elektromagnetikoekiko esposizioaren ondoriozko arriskuetatik babesteari buruzkoa.

27.– 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteari dagokionez, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

28.– 396/2006 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, Amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplika dakizkiekeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak.

29.– 486/2010 Errege Dekretua, uztailaren 23koa, langileen osasuna eta segurtasuna erradiazio optiko artifizialekiko esposizioaren ondoriozko arriskuetatik babesteari buruzkoa.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Xedapen Orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa-araubidea.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

4.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

5.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

6.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak: legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

8.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

9.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

13.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

6.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

9.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

13.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf


Azterketa dokumentala