Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2022ko apirilaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1538

907/2022 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Antolakuntzako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Antolakuntzako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK GOI-MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUNA KATEGORIAN (ANTOLAKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA)

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Goi Mailako Tituluduna kategoriako (Antolakuntzako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) destinoak.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, izangaiek, oinarri orokorretan zehaztutako eskakizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, unibertsitateko edozein lizentzia edo titulu baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

a) Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako unibertsitateko edozein lizentziaren edo titulu baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: ANTOLAKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 7 destino.

Sarbide orokorra: 6.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 1.

b) Txanda askeko deialdia: 10 destino.

Sarbide orokorra: 9.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 1.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, destinoak ezarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA GOI-MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUNA KATEGORIAN (ANTOLAKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Goi Mailako Tituludun gisa (Antolakuntzako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) edo kudeaketaren eta zerbitzu orokorren kudeaketa-arloko lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.

2.– Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

e) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,24 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulu-maila (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3) Euskara:

– 3. HE: 27 puntu.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
ANTOLAKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Erakundeen egituraketa. Antolakuntzaren funtzionamendua: koordinazio-mekanismoak, antolakuntzaren atalak eta barneko fluxu-sistemak. Antolakuntza-diseinua: antolakuntza-diseinuaren parametroak eta kontingentzia-faktoreak. Egitura-konfigurazioak.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko Entitate publikoa. Osaketa, xedeak, antolakuntza, araubide juridikoa eta kudeaketa. Lehen mailako arretari eta arreta espezializatuari dagokienez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzura adskribatuta dauden baliabideen antolamendu-egitura. Administrazio publikoetako langile motak. Pertsonal estatutarioaren sailkapena osasun-zerbitzuetan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. Plantillaren antolamendua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalei buruzko Dekretua.

3.– Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020 Osasun Plana.

4.– Zuzendaritza estrategikoa. Zuzendaritza estrategikoaren izaera. Analisi estrategikoa.

5.– Kudeaketa aurreratuko elementuak. Euskalit kudeaketa-eredua: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak. Kudeaketako aurrerapen-mailaren ebaluazioa.

6.– Prozesukako kudeaketa. Kontzeptua. Nola bideratu prozesuetara kudeaketa-sistema bat. Prozesuetan oinarritutako kudeaketa, helburuak betetzeko.

7.– Lidergo-gaitasunen garapena. Gaitasunetan oinarritutako lidergoa. Zuzendaritza-gaitasunen diagnostikoa eta neurketa. Lidergo konpartitua, gizabanakoen gaitasunak zabaltzeko, kudeaketa-eredu aurreratuan.

8.– Kalitatearen kudeaketa. Zer da ISO 9001:2015 arauan oinarritutako kalitatearen kudeaketa-sistema? Kalitatearen kudeaketaren printzipioak. ISO 9001:2015 arauaren edukiak eta interpretazioa: baldintza orokorrak eta dokumentazioarenak; zuzendaritzaren erantzukizuna; baliabideen kudeaketa; produktua/zerbitzua gauzatzea; neurketa, analisia eta hobekuntza. ISO 9001 kalitatearen kudeaketa-sistemaren ziurtapena.

9.– Bezeroen gogobetetasunaren neurketa. Zergatik neurtu behar da bezeroaren gogobetetasuna? Gogobetetasuna neurtu aurretik aintzat hartu beharrekoak. Neurketa-tresnak eta horiek baliozkotzea.

10.– Ingurumen-arloko kudeaketa-sistema ISO 14001:2015 arauaren arabera. Irismena. Terminoak eta definizioak. Antolakuntzaren testuingurua. Lidergoa. Plangintza. Euskarria. Operazioa. Jardunaren ebaluazioa. Hobekuntza.

11.– Lan-arriskuen prebentzio-plana. Lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketa. Laneko segurtasun- eta osasun-sistema. ISO 45001:2018. Lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak - Betekizunak. OHSAS 18002:2008. Lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak - OHSAS 18001:2007 araua inplementatzeko gidalerroak.

12.– Kalitatea kudeatzeko sistemak. Adierazle-sistemak ezartzeko gidaliburua (UNE 66175:2003).

13.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren prestakuntzako kudeaketa-sistema, prestakuntza-ibilbidetan oinarritua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan prestakuntza antolatu eta arautzeko printzipio orokorrak. Prestakuntzaren helburuak. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren prestakuntza-planetan jasotako prestakuntza-jardueren definizioa eta sailkapena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko prestakuntza-ibilbideen eredua.

14.– Lanbide sanitarioak. Lanbide sanitarioen jarduna. Profesionalen prestakuntza.

15.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna EAEko administrazio publikoetan. Eskumenak eta eginkizunak. Antolamendu instituzionala eta koordinazioa EAEko administrazio publikoen artean. EAEko administrazio publikoen eta agintaritzen jardunean generoaren ikuspuntua txertatzeko neurriak.

16.– Datuen babesa. Xedapen orokorrak. Babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak. Datuak babesteko agentzia.

17.– Administrazio-prozedura. Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. Gizabanakoek Administrazio Publikoekin dituzten harremanen harira dauzkaten eskubideak eta administrazio-prozeduretako interesdunen eskubideak. Administrazio-egintzen betekizunak eta eraginkortasuna.

18.– Jardunaren ebaluazioa. Kontzeptua. Eskumenkako jarduna. Nola analizatu jokabideak eta horien maiztasuna. Ebaluazioa.

19.– Emozioen kudeaketa lan-ingurunean, motibazio-faktore gisa. Motibazioaren prozesua. Adimen emozionala. Emozioak eta lotura emozional kontzientea. Motibazioa eta emozioa.

20.– Komunikazio eraginkorra. Elkarrizketa eraginkorrak. Behatzailea. Hitz egitea eta entzutea. Baieztapenak eta adierazpenak. Epaiak. Ekintzen koordinazioa. Eskaerak eta eskaintzak. Konfiantza.

21.– Talde-lana. Belbin talde-rolak lanean. Antzeko izaerak dituzten kideen taldeak. Sormena taldean. Lidergoa taldean. Taldeko beste rol erabakigarri batzuk. Talde galtzaileak. Talde irabazleak. Taldeen neurririk onena. Taldean lan egiteko pertsona egokien ezaugarriak. Taldeak diseinatzea.

22.– Aldaketa parte-hartzearen eta sormenaren bitartez kudeatzea. Antolamendua prozesu parte-hartzaile baterako prestatzea (esku-hartzaileak, ekimena, betekizunak, inguruko baldintzak eta benetan parte-hartzailea den lidergoa). Partaidetza-prozesuen diseinua. Prozesu parte-hartzaile baten esku-hartzaileak. Design Thinking-a berrikuntza estrategikorako.

23.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Xedea. Aplikazio-eremu subjektiboa. Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. Administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea. Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Pertsonen elkarlana. Pertsonen agerraldia. Izapideen erantzukizuna. Ebazteko betebeharra. Ebazteko gehieneko epea etetea. Epemugak eta epeak. Administrazio-egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio-errekurtsoak: Xedapen orokorrak: Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertze-errekurtsoa. Berrikuspen-errekurtso berezia.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Mintzberg H. La estructuración de las organizaciones. Arg.: Ariel.

2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

4.– Zuzendaritza Nagusiaren egituraren inguruko araudia.

5.– 195/1996 Dekretua, uztailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak lehen mailako arretarako atxikita dituen baliabideen antolamendu-egiturari buruzkoa.

6.– 194/1996 Dekretua, uztailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak arreta espezializaturako atxikita dituen baliabideen antolamendu-egiturari buruzkoa.

7.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.

8.– 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena.

9.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

10.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

11.– Navas López J.E. eta Guerras Martín L.A. La dirección estratégica de la empresa. Teoría y aplicaciones. Arg.: Civitas.

12.– Kudeaketa Aurreratuko Eredua 2018. Euskalit.

13.– Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020. Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusia.

http://www.euskadi.net/ejgvbiblioteka

14.– Guía para una gestión basada en procesos. Euskalit.

15.– Cardona P. eta García-Lombardía P. Cómo desarrollar las competencias de liderazgo. Ediciones Universidad de Navarra. 2011.

16.– Liderazgo avanzado. Euskalit 2015.

17.– UNE-EN ISO 9000:2015. Kalitatearen Kudeaketa-sistemak. Oinarriak eta hiztegia (ISO 9000:2015).

18.– UNE-EN ISO 9001:2015. Kalitatearen Kudeaketa-sistemak. Betekizunak (ISO 9001:2015).

19.– Guía para la medición de la satisfacción de los clientes. Euskalit.

20.– UNE-EN ISO 14001:2015 Ingurumenaren arloko kudeaketa-sistemak. Baldintzak erabilera-jarraibideekin. (ISO 14001:2015).

21.– UNE 66175:2003. Kalitatearen Kudeaketa-sistemak. Adierazle-sistemak ezartzeko gidaliburua.

22.– 1580/2011 Ebazpena, irailaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko prestakuntza jardueren plangintza eta kudeaketarako irizpide orokorrak ezartzeari buruzkoa (EHAA, 207 zk., azaroaren 2koa).

23.– 2/2012 Jarraibidea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Giza Baliabideetako zuzendariarena: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren prestakuntza-planetan jasotako prestakuntza-jardueren definizioa eta sailkapena.

24.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren prestakuntza-ibilbideen eredua. Prestakuntza-ibilbidetan oinarritutako prestakuntza-eredu estrategikoa.

25.– Palmero F., Martínez Sanchez F. Motivación y emoción. Arg.: Mc Graw Hill.

26.– Goleman D. Inteligencia emocional. Arg.: Kairós.

27.– Aguado Romo R. Es emocionante saber emocionarse. EOS argitaletxea.

28.– OHSAS 18001:2007 Lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketa-sistemak. Betekizunak.

29.– OHSAS 18002:2008 Lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak. OHSAS 18001:2007 araua inplementatzeko gidalerroak.

30.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.

31.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa.

32.– Meredith Belbin R. Roles de equipo en el trabajo. Belbin Associates.

33.– Meredith Belbin R. Equipos directivos. Belbin Associates.

34.– Moliní E. Libro sobre participación genuina o el arte de pensar, decidir y trabajar juntos. Molini Partners in change.

http://molini.es/wp-content/uploads/2012/03/Libro-sobre-Participa-cion-Genuina.pdf

35.– Mootee Idris. Design Thinking para la innovación estratégica. Arg.: Urano.

36.– Echevarría Rafael. Ontología del lenguaje. Arg.: Granica.

37.– Echevarría Rafael. La empresa emergente. Arg.: Granica.

38.– Alles Martha. Desempeño por competencias. Arg.: Granica.

39.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

40.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Xedapen Orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa-araubidea.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

4.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

5.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

6.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak: legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

8.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

9.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

13.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

6.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

9.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

13.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf


Azterketa dokumentala