Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2022ko apirilaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1537

906/2022 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK GOI-MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUNA KATEGORIAN (EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA)

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Goi Mailako Tituluduna kategoriako (Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) destinoak.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, izangaiek, oinarri orokorretan zehaztutako eskakizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Euskal Filologiako edota Soziologiako Lizentziadunaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) 4. hizkuntza-eskakizuna izatea edo oinarri orokorretan ezarritako epeetan eta forman lortzeko moduan egotea.

c) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

d) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

a) Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Euskal Filologiako edota Soziologiako Lizentziadunaren tituluaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 3 destino.

Sarbide orokorra: 3.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.

b) Txanda askeko deialdia: 4 destino.

Sarbide orokorra: 4.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, destinoak ezarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA GOI-MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUNA KATEGORIAN (EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikari gisa edo kudeaketaren eta zerbitzu orokorren kudeaketa-arloko lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.

2.– Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

e) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,24 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulu-maila (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

IV. ERANSKINA
EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Helburua. Aplikazio-eremu subjektiboa. Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. Administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea. Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Pertsonen elkarlana. Pertsonen agerraldia. Izapideen erantzukizuna. Ebazteko betebeharra. Ebazteko gehieneko epea etetea. Epemugak eta epeak. Administrazio-egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio-erre-kurtsoak: Xedapen orokorrak: Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertze-errekurtsoa. Berrikuspen-errekurtso berezia.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea: I. eta II. tituluak.

3.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea: III. Titulua eta hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak.

4.– 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: I. eranskina: Definizioa; helburuak; nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna; araubide juridikoari buruzko arauak.

5.– 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: I. eranskina: Zuzendaritza antolamendua; antolakunde nagusia; zerbitzu-erakundeak.

6.– 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena.

7.– 55/2003 Legea, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena: II. kapitulua: Pertsonal estatutarioaren sailkapena. III. kapitulua: Langileen planifikazioa eta antolamendua. IV. kapitulua: Eskubideak eta betebeharrak.

8.– 55/2003 Legea, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena: VI. kapitulua: Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. VII. kapitulua: Langileen mugikortasuna. VIII. kapitulua: Karrera profesionala. IX. kapitulua: Langile estatutarioen egoerak.

9.– 10/1982 Oinarrizko Legea, Euskararen Erabilera normalizatzekoa.

10.– 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena: Hizkuntza normalizazioarena.

11.– 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena: Xedapen orokorrak. Lanpostuei dagozkien hizkuntza-eskakizunak. Administrazio-atalen sailkapena. Helburuen eskala. Euskararen erabilera normalizatzeko planak. Derrigortasun-datak zehaztea. Sindikatuen partaidetzaz. Hizkuntza-eskakizunen egiaztatzea eta lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetan hauek baloratzeko modua. Hizkuntza-eskakizunen erregistroa. Baliokidetasunak eta salbuespen-arauak.

12.– 67/2003 Dekretua, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko.

13.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

14.– Erakunde publikoen hizkuntza-betebeharrak.

15.– Pazienteen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak.

16.– Etengabeko ebaluazioa: Kontratu-programa eta Bikain Hizkuntza-kudeaketako eredua.

17.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan.

18.– Hizkuntza-eskakizunen eta derrigortasun-daten kudeaketa.

19.– Zerbitzu elebidunen eskaintza aktiboa. Pazienteen eta erabiltzaileen lehentasunezko hizkuntza. Zerbitzu elebidunen identifikazioa. Eskaintza asistentzial elebiduna.

20.– Euskararen egoera soziolinguistikoa.

20.1.– VI. Inkesta Soziolinguistikoa. Aurkezpen dokumentua.

20.2.– Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011). Laburpena.

20.3.– Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Euskal Herria, 2016. Prentsa txostena.

21.– Euskararen erabilera sustatzea eta ohitura linguistikoak aldatzea. Ikerkuntza soziolinguistikoko proiektuak.

22.– Soziolinguistikako kontzeptuak. Hizkuntzaren aldagarritasuna.

23.– Soziolinguistikako kontzeptuak. Harremanetan dauden hizkuntzak.

24.– Soziolinguistikako kontzeptuak. Jarrera eta ideologia linguistikoak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

2.– 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

3.– 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

4.– 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena.

5.– 55/2003 Legea, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.

6.– 10/1982 Oinarrizko Legea, Euskararen Erabilera normalizatzekoa.

7.– 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena.

8.– 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena.

9.– 67/2003 Dekretua, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko.

10.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

11.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko II. Euskara Planaren ebaluazioa.

12.– 6/2003 Legea, abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena.

13.– 123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa.

14.– Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta beraren erakunde autonomiadunen eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen administrazio kontratuak gauzatzeko orduan bete behar diren hizkuntza baldintzak txertatzeari buruzkoa.

15.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

16.– 150/2008 Dekretua, uztailaren 29koa, Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua- sortu eta kontsulten, iradokizunen eta kexen araubidea ezartzen dituena.

17.– Eskualdeko edo eremu urriko hizkuntzen Europako Gutuna.

https://www.coe.int/es/web/compass/european-charter-for-regional-or-minority-languages

18.– Kontratu-programa eta euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan: Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 16. eta 19. artikuluak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren 14.5.2 atala.

19.– 162/2017 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen duena.

20.– 1336/2021 Ebazpena, urriaren 15ekoa, IVAPeko zuzendari nagusiarena eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2021-2022 ikasturtean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei zuzendutako euskara ikastaroetarako deialdia egiten duena (EHAA 63. zk., 2021-11-08).

21.– 1/2021 Instrukzioa, apirilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, 2021-2022 ikasturteko lehenengo lauhilekoko euskara ikastaroen deialdiari buruzkoa.

22.– 3/2021 Instrukzioa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, 2021-2022 ikasturteko bigarren lauhilekoko euskara ikastaroen deialdiari buruzkoa.

23.– 2/2021 Instrukzioa, apirilaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena. 2020-2021 ikasturteko udako euskara ikastaroen deialdia arautzeko prozedura ezartzen duena.

24.– 2/2018 Jarraibidea, martxoaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, esleitutako ordu-kreditua agortu ondoren euskara ikasteko ezohiko laguntzari buruzkoa.

25.– 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

26.– 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

27.– 2/2019 Instrukzioa, martxoaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, beste administrazio publikoek emandako HEak baliokidetzeko eta euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila egiaztatzetik salbuesteko prozedura zehazten duena.

28.– 1/2019 Instrukzioa, urtarrilaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzetik salbuesteko prozedura ezartzen duena.

29.– 187/2017 Dekretua, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den Dekretua aldatzen duena.

30.– 130/2022 Ebazpena, urtarrilaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2022ko ohiko lehenenengo deialdiko probetan parte hartzeko deialdia onartzen duena.

31.– 6/2017 Jarraibidea. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko II. Planaren garapena, hizkuntza-eskakizunekin eta Lehentasunezko Unitateen dauden derrigortasun-datadun lanpostuekin lotutako aldaketetan.

32.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III Planeko 2.3, 2.4, 2.5, 2.6 eta 2.7 atalak.

33.– 13/2012 Jarraibidea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena. Zerbitzu, Unitate eta profesional elebidunak identifikatzeko proiektua.

34.– Zerbitzu eta profesional elebidunak identifikatzeko eskuliburua.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/identifikazio_eskuliburua.pdf

35.– Trastorno de personalidad y cultura. La importancia del idioma en salud mental. Medición de los trastornos de la personalidad en el DSM-5. Naiara Ozamiz, Miren Agurtzane Ortiz. Gaceta Médica Bilbao 2016.

36.– El modelo de circuito asistencial para la atención en el idioma del paciente. Aitor Montes Lasarte. Gaceta Médica de Bilbao. 2015;112(2):132-136.

37.– VI. Inkesta Soziolinguistikoa. Aurkezpen dokumentua.

http://www.euskara.euskadi.eus/contenidos/informacion/20132016_legealdia_dok/eu_def/adjuntos/VI%20INK%20SOZLG%20-%20EAE%20-%20Aurkezpen%20publikoa%20-%202016-10-14.pdf

38.– Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011). Laburpena.

http://www.soziolinguistika.eus/files/euskararen_bilakaera_soziolinguistikoa_eusk_1.pdf

39.– Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Euskal Herria, 2016. Prentsa txostena. Soziolinguistika klusterra.

http://www.soziolinguistika.eus/files/hekn2016-_eu_1.pdf

40.– Amorrortu, E., Ortega, A., Goirigolzarri, J. (2017). Euskararen hiztun aktibo bihurtzeko gakoak, BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 104: 11-50. Hiztun berriak eta hiztun aktibo bihurtzeko aukerak, oinarri teorikoak eta ikerketa.

41.– Garmendia, I., Urdangarin, M. (2014). EusLiderrak. Hizkuntza-portaera berriak sortzeko tailerra, HIZPIDE, 82: 30-54. eusLiderrak, portaerak aldatzeko proposamen bat.

42.– Goikoetxea, N. et al (2010). EraLan2 Ikerketa-proiektua. Hizkuntza lidergoa aztergai. Andoain: Soziolinguistika Klusterra. Hizkuntza lidergoa, oinarri teoriko eta metodologikoa. Zati hautatua: 2. eta 3. atalak (9-30. or.).

43.– Goikoetxea, N. et al (2015). EraLan 3 Ikerketa-proiektua. Euskararen erabilera lan munduan. Andoain: Soziolinguistika Klusterra. Eraldaketarako gutxieneko oinarri teorikoa. Zati hautatua: 2. atala (ez osoa) (112-126. or.).

44.– Jauregi, P. eta Suberbiola, P. (2015). Aldahitz ikerketa 2014. Eusle metodologia eta hizkuntza ohituren aldaketa lan munduan. Andoain: Soziolinguistika Klusterra. Eusle metodologia, oinarri teorikoak. Zati hautatua: 2. eta 3. atalak (10-77. or.).

45.– Jauregi, P. eta Suberbiola, P. (2017). Aldahitz ikerketa. Eusle metodologia esperientzien emaitzak 2013-2016. Andoain: Soziolinguistika Klusterra. Eusle metodologia, emaitzak eta ondorioak. Zati hautatua: 5. eta 6. atalak (31-53. or.).

46.– Marko J.I. et al (2008). EraLan ikerketa-proiektua. EPEsA metodologia. Lan giroko hizkuntza erabileran eragiten duten aldagaietan oinarritua. Andoain: Soziolinguistika Klusterra. Erakundeetan lan giroko erabileran eragiteko metodologia. Zati hautatua: 2. atala (43-58. or.).

47.– Martinez de Luna, I. (2001). Euskal Herriko gaztetxoen hizkuntza egoera aztertzeko eredu orokorraren proposamena, BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 40: 47-68. Hizkuntza-erabilera sustatzeko eta aztertzeko eredu baten proposamena.

48.– Suay, F., Sanginés, G. (2008). Hizkuntza-mendetasuna aztertzeko eta egoera horretan esku hartzeko eredu bat, BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 69: 79-90. TELP ikastaroen oinarriak.

49.– Trenor, I. (2017). Ekitea da kontua. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bagera. Hizkuntza ohituretan eragiteko aktibaziorako gida.

50.– Loren V. Martínez Bermúdez. Soziolinguistika eskuliburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2010. 85-130 orriak.

51.– Jean-Baptiste Coyos Etxebarne. Soziolinguistika eskuliburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2010. 135-180 orriak.

52.– Lionel Joly Charrasse eta Belen Uranga Arakistain. Soziolinguistika eskuliburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2010. 185-223 orriak.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Xedapen Orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa-araubidea.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

4.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

5.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

6.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak: legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

8.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

9.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

13.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

6.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

9.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

13.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf


Azterketa dokumentala