Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2022ko apirilaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1533

902/2022 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna -Ekonomialaria kategorian (Ekonomiako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna - Ekonomialaria kategorian (Ekonomiako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK GOI-MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUNA - EKONOMIALARIA KATEGORIAN (EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA)

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Goi Mailako Tituluduna - Ekonomialaria kategoriako (Ekonomiako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) destinoak.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, izangaiek, oinarri orokorretan zehaztutako eskakizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Lizentziadunaren edota Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziadunaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbituza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

a) Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Lizentziadunaren edota Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziadunaren tituluaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 4 destino.

Sarbide orokorra: 4.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.

b) Txanda askeko deialdia: 4 destino.

Sarbide orokorra: 4.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, destinoak ezarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA GOI-MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUNA - EKONOMIALARIA KATEGORIAN (EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Goi Mailako Tituludun - Ekonomialari gisa (Ekonomiako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) edo kudeaketaren eta zerbitzu orokorren kudeaketa-arloko lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.

2.– Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

e) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,24 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulu-maila (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3) Euskara:

– 3. HE: 27 puntu.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Ekonomiaren oinarriak.

1.1.– Ekonomia. Kontzeptua, helburua eta edukia. Eskaintza eta eskaria. Elastikotasuna eta zergak.

1.2.– Makroekonomiaren hastapenak.

1.3.– Hazkunde ekonomikoa epe luzera. Eskaria eta eskaintza agregatua.

1.4.– Zerga-politika. Dirua, banka eta banku zentralak. Diru-politika.

1.5.– Nazioarteko merkataritza eta ordainketa-balantza. Konparaziozko abantailaren teoria. Truke-tasak.

2.– Gardentasuna eta gobernu ona.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidea.

4.– Enpresaren ekonomia

4.1.– Enpresa, bere ingurua eta zuzendaritza. Zuzendaritza estrategikoa. Erabakitzeko irizpideak eta tresnak. Finantza-erabakiak. Onura eta errentagarritasuna. Ekonomia-finantzako oreka eta errotazio- edo maniobra-funtsa. Batez besteko heltze-aroa. Ratioak, enpresaren ekonomia eta finantzako egitura aztertzeko tresna gisa.

4.2.– Inbertsioen eta haien finantzazio-iturriaren hautaketa. Inbertsioko eta finantzazioko proiektuen balorazioa. Hautaketa-irizpideak. (VAN, TIR eta inbertsioak hautatzeko beste metodo batzuk).

4.3.– Enpresen arriskua eta balorazioa. Arrisku motak. Itopuntua eta palanka-efektua. Finantza- eta eragiketa-errentagarritasunaren arteko harremana. Kostua-bolumena-onura analisiaren mugak. Enpresak baloratzeko metodoak.

5.– Kontabilitate orokorra. Kontzeptua, funtzioa eta helburua. Kontzeptu-esparrua. Erregistro- eta balorazio-arauak. Urteko kontuak. Balantzea. Galera-irabazien kontua. KPO asistentzia sanitarioko enpresei egokitzea.

6.– Kontabilitate-egoeren analisia. Kontabilitate-informazioa. Egoeraren balantzea. Galera-irabazien kontua. Kontabilitate-datuak prestatzea analisirako. Likideziaren analisia. Kaudimenaren analisia. Emaitzaren analisia. Ratio ohikoenak.

7.– Kostuen kontabilitatea. Kontzeptua eta helburuak. Finantza-kontabilitatearen eta kostu-kontabilitatearen arteko koordinazioa. Kostuen analisia eta sailkapena. Kostu estandarrak kalkulatzeko eta desbideratzeak analizatzeko sistemak. Materialen kostua eta kudeaketa. Laneko faktorearen kostua. Ekoizpen-ekipoaren kostua. Finantza-kostuen azterketa. Kostuen eransketa-eredua: full cost eta direct cost.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren printzipio antolatzaileak.

9.– Kontrol ekonomikoa eta kontabilitatea. EAEko sektore publikoaren auditoretza. Auditoretza eta kontrol ekonomikoa sektore publikoan. Barne- eta kanpo-auditoretza.

10.– Auditoretza. Aplikazio-esparrua, xedea, araubide juridikoa eta definizioak. Kontu-auditoretzaren modalitateak. Jardueraren eskakizunak. Jardueran aritzea. Auditoretza interes publikoko erakundeetan: aplikazio-esparrua eta araubide juridikoa. Gainbegiratze publikoa: gainbegiratze-funtzioa. Kontabilitate eta Kontu Auditoretzako Institutua.

11.– Kontratazio publikoa. Sektore Publikoko Kontratuen Legea. Atariko titulua: Xedapen orokorrak. Lehen liburua: Sektore publikoko kontratazioaren konfigurazio orokorra eta kontratuen egiturazko elementuak. Bigarren liburua: Administrazio publikoen kontratuak: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Administrazio publikoen kontratu motak: I. kapitulua: Obra-kontratua. IV. kapitulua: Hornidura-kontratua. V. kapitulua: Zerbitzu-kontratua.

12.– Erosketak eta biltegien kudeaketa.

12.1.– Hornidura-katearen planifikazioaren hastapenak. Biltegiak. Stocken kontrola eta kudeaketa. Hornidura-katea kudeatzeko teknikak.

12.2.– Erosketa industrialen kudeaketaren hastapenak. Erosketa industrialak inguru globaletan kudeatzearen gaineko antolamendua. Erosketen kudeaketa estrategikoa. Hornitzaileen politikak eta erosketa-familien analisia eta hornitzaileen integrazioa. Erosketa-helburuen hedapena. Kontratuen kudeaketa. Negoziazioa erosketen kudeaketan.

13.– Deskripzio-estatistika. Oinarrizko kontzeptuak. Dimentsio bakarreko eta bi dimentsioetako estatistika-aldagaiak. Balio tipikoak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Krugman, Wells, Graddy. Fundamentos de Economía. Reverté. Parte 1 ¿Qué es la economía?. Parte 2 Oferta y Demanda. Parte 5 Introducción a la Macroeconomía. 10. eta 11. kapituluak. Parte 6 Crecimiento económico y fluctuaciones. Parte 7 Política de estabilización. Parte 8 La economía internacional.

2.– 635/2014 Errege Dekretua, hornitzaileen ordaintzeko batez besteko epealdia kalkulatzeko metodologiari eta 2/2012 Legean aurreikusitako finantzazio-araubideetako baliabideak atxikitzeko baldintzei eta prozedurari buruzkoa eta 1040/2017 Errege Dekretuak ekarritako aldaketa.

3.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa eta bere ondorengo aldaketak.

4.– 1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta EAEko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena, eta haren aldaketak.

5.– Eduardo Pérez Gorostegui. Curso de Economía de la Empresa. Introducción Centro de Estudios Ramón Areces, S.A.

6.– Jesús Omeñaca García. Plan General de Contabilidad y PGC de PYMES comentados Edit. Deusto. Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Agindua 1996ko abenduaren 23koa asistentzia sanitarioko enpresei Kontabilitate Plan Orokorra egokitzeko arauak onartzen dituena (BOE 1997ko urtarrilaren 6koa).

7.– Pascual Garrido Miralles, Raúl Íñiguez Sánchez. Análisis de estados contables. Elaboración e interpretación de la información financiera. Ediciones Pirámide.

8.– Carlos Mallo Rodríguez, M.ª Ángela Jiménez Montañés. Contabilidad de costes. Ediciones Pirámide.

9.– 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina eta haren ondorengo aldaketak.

10.– 2/2017 Legegintzako Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

11.– 464/1995 Dekretua, urriaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituena.

12.– Agindua, 2017ko maiatzaren 31koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan ekonomia-, finantza- eta kudeaketa-kontrol etengabea gauzatzeari buruzkoa.

13.– 1/1988 Legea, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzkoa, eta ondorengo aldaketak.

14.– 69/2021 Dekretua, ekainaren 13koa, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

15.– 22/2015 Legea, uztailaren 20koa, Kontu Auditoretzarena, eta ondorengo aldaketak.

16.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora.

17.– Velasco Sánchez, Juan. Gestión de la Logística en la empresa. Planificación de la cadena de suministros. Ediciones Pirámide. 2013. (Atalak: 1.1 - 1.2 – 1.3 – 1.4 – 1.5 – 1.6 – 1.7 – 1.8 – 1.9 – 3.1 – 3.3 – 3.4 – 3.5 – 3.6 – 3.7 – 3.8 – 3.9 – 3.10 – 3.11 – 4.1 – 4.2 – 4.3 – 4.4 – 4.6 – 4.7 – 7.1 – 7.2 – 7.3).

18.– Errasti, Ander. Gestión de compras en la empresa. Ediciones Pirámide. 2012. (Atalak: 1.2 – 1.3 – 1.4 – 1.5 – 1.6 – 2.3 – 2.4 – 2.5 - 3.4 – 4.1 – 4.2 – 4.3 – 5.3 – 7.4 – 8.1 – 8.2 – 8.3 – 8.4 – 8.5).

19.– Bárcena Ruiz, M.ª Jesús; Fernández Aguirre, Karmele; Ferreira García, Eva; Garín Martín, M.ª Araceli. Estatistika deskribatzailearen eta probabilitatearen baliabideak. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Xedapen Orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa-araubidea.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

4.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

5.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

6.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak: legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

8.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

9.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

13.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

6.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

9.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

13.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf


Azterketa dokumentala