Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2022ko apirilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1503

888/2022 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Analista Klinikoa kategorian (Analisi Klinikoko FEMT lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Analista Klinikoa kategorian (Analisi Klinikoko FEMT lanpostu funtzionala).

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO ANALISTA KLINIKOA KATEGORIAN (ANALISI KLINIKOKO FEMT LANPOSTU FUNTZIONALA)

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Analista Klinikoa kategoriako (Analisi Klinikoko FEMT lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Medikuntzako, Farmaziako, Biologiako, Kimikako edo Biokimikako Lizentzia edo titulu baliokidea izatea eta Analisi Klinikoak espezialitateko titulua izatea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

a) Lehenengo ariketa: Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

Deialdia egiten den Fakultatibo Espezialista Mediko lanpostu funtzionaletako Mediku kategoriarako, oposizioaldian bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat, biak eskainitako destino ezberdinetako funtzio espezifikoekin lotuta. Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Aurretik aipatutakoa ez zaie Fakultatibo Espezialista Medikoen hautaketa-prozesuei aplikatuko, dagokien oinarri espezifikoen arabera, oposizioaldia ariketa bakarraz osatuta badago. Horretarako, batezbesteko haztatua formula honen arabera lortuko da:

(Ikus .PDF)

Oposizioaldia gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatua gutxienez 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko da.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Medikuntzako, Farmaziako, Biologiako, Kimikako edo Biokimikako Lizentziadun tituluaren edo baliokidearen eta Analisi Klinikoko espezialitatearen fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. apartatuan aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:

– Elkargokide-ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: ANALISTA KLINIKOA, LANPOSTU FUNTZIONALA: ANALISI KLINIKOKO FEMT

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

Txanda askeko deialdia: 6 destino.

Sarbide orokorra: 5.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 1.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, destinoak ezarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DUTEN FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO ANALISTA KLINIKOA KATEGORIAN (ANALISIKO KLINIKOKO FEMT LANPOSTU FUNTZIONALA)

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa daukaten antzinatasuna interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Kenketa hori ez zaie aplikatuko espezialista-titulua 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera lortu dutenei.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan kategoria eta espezialitate berean edo arlo medikoko kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edo edozein administrazio publikotako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan dagokion espezialitatean Kupodun edo Eremuko Mediku gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edo edozein administrazio publikotako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa-zentro ofizialetan edo bestelako erakundeetan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Mediku Orokor edo beste espezialitateetako mediku edo ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.

4.– Erakunde Sanitario Publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren arloan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak eta deitutako lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den tituluaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango Doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

1.– Kategorian sartzeko eskatutakoak ez diren legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako tituluak dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboen prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.

2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialista-tituluak dituzten izangaiak (BAME bidezkoak ez direnak): 1 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
ANALISI KLINIKOKO FEMT
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

Printzipio orokorrak.

1.– Antolaktea, kudeaketa eta informazioa:

1.1.– Zerbitzu-zorroa.

1.2.– Kostuen analisia.

1.3.– Eskaera kudeatzea.

1.4.– Eremu estraanalitikoen kudeaketa.

1.5.– Laborategien informazio-sistemak.

1.6.– Informazioa jakinaraztea.

1.7.– Informazioaren tratamendu estadistikoa.

1.8.– Jardueraren eta kostuen kontrol-neurriak.

1.9.– Tresna informatikoak eta telematikoak erabiltzea eta aprobetxatzea; internet, bilaketa-tresnak, datu-base dokumentalak, etab. Datuak babesteari buruzko araudia.

1.10.– Biosegurtasuna eta hondakinen kudeaketa.

1.11.– Materiala eta erreaktiboak eskuratzeko estrategiak.

2.– Kalitatea kudeatzeko sistemak:

2.1.– Kalitatea kudeatzeko metodologia.

2.2.– Kalitate- eta araudi-sistemen ereduak.

2.3.– Ziurtagiriak eta egiaztapena.

2.4.– Erregistro, neurketa, pertzepzio, aginte-koadro eta adierazleen sistemak.

2.5.– Etengabeko hobekuntza ebaluatzeko sistemak.

2.6.– Kalitate-kontrol analitikoa: barneko eta kanpoko kalitate-kontroleko programak.

2.7.– Kalitate-kontrol aurreanalitikoa: aldakortasun biologikoa, laginak lortzea, kontserbatzea, garraiatzea eta biltegiratzea, zaintza-katea, laginak baztertzeko irizpideak.

3.– Laborategiko proben erabilera klinikoa:

3.1.– Ezaugarri analitiko desiragarriak ezartzea.

3.2.– Emaitzen interpretazioa.

3.3.– Aldakortasun biologikoa eta aldaketaren esanahia.

3.4.– Gaitasun diskriminatzailea, sentsibilitatea, espezifikotasuna eta errendimendu diagnostikoko kurbak (ROC).

3.5.– Emaitzak transferitzeko aukera. Metodoak alderatzea.

3.6.– Interferentziak prozesu analitikoan.

3.7.– Erreferentzia-balioak eta erabaki-mugak.

3.8.– Balio kritikoak.

3.9.– Emaitzen txostenaren edukia, diseinua eta jaulkipena.

4.– Ikerketa:

4.1.– Ikerketa kliniko-analitikoko proiektuak.

4.2.– Proiektu prospektiboen eta atzera begirakoen diseinu esperimentala.

4.3.– Aldagai kualitatiboak eta kuantitatiboak alderatzea.

5.– Teknologia:

5.1.– Laborategiko teknologien eta metodoen oinarriak.

5.2.– Teknika instrumentalak: espektrometrikoak, immunokimikoak, elektrokimikoak, elektroforetikoak, kromatografikoak, biologia molekularra.

5.3.– Automatizazioa, robotizazioa eta analisia pazientearekin batera (POCT).

5.4.– Metodoak eta ekipoak ebaluatzea eta hautatzea.

Biokimika klinikoa.

6.– Laborategiak oreka hidroelektrolitikoa eta odoleko gasen fisiopatologia eta azterketa egitea.

7.– Laborategiak giltzurrun-funtzioaren fisiopatologia eta azterketa egitea. Alterazioa tubularrak eta glomerularrak. Gernuaren azterketa.

8.– Laborategiak digestio-aparatuaren fisiopatologia eta azterketa egitea. Alterazio gastrointestinalak eta pankrea exokrinoaren alterazioak. Gorozkien azterketa.

9.– Laborategiak sistema hepatobiliarraren fisiopatologia eta azterketa egitea.

10.– Laborategiak sistema endokrinoaren fisiopatologia eta azterketa egitea:

10.1.– Sistema hipotalamiko-hipofisarioa.

10.2.– Tiroide- eta paratiroide-funtzioa.

10.3.– Kortex adrenala.

10.4.– Hormona gastrointestinalak.

10.5.– Ugalketa-sistema femeninoa eta maskulinoa.

11.– Ugalketa eta haurdunaldia:

11.1.– Funtzio fetoplazentarioaren ebaluazioa.

11.2.– Laborategiak haurdunaldiko arriskuak baloratzea eta jaio aurreko baheketa egitea.

11.3.– Lagundutako ugalketako laborategia: semena hobetzeko teknikak, intseminazio artifiziala eta in vitro ernalketa, inplantazio aurreko diagnostiko genetikoa.

12.– Laborategiak sistema kardiobaskularraren fisiopatologia eta azterketa egitea.

13.– Laborategiak sistema osteoartikularraren eta neuromuskularraren fisiopatologia eta azterketa egitea.

14.– Laborategiak hauen metabolismoaren fisiopatologia eta azterketa egitea: Gluzidoak. Lipidoak. Proteinak eta Aminoazidoak. Metabolismoaren berezko erroreak.

15.– Laborategiak minbizi-azterketa egitea. Tumore-markatzaileak. Azterketa molekularrak.

16.– Laborategiak sistema immunearen fisiopatologia eta azterketa egitea:

16.1.– Immunologiaren oinarrizko kontzeptuak.

16.2.– Gaixotasun autoimmuneen laborategia.

16.3.– Histobateragarritasuna.

16.4.– In vitro diagnostiko alergologikoa.

16.5.– Organoen transplantea.

17.– Hantura-markatzaileak eta sepsia.

18.– Medikamentu-terapiaren monitorizazioa. Toxikologia. Abusuzko drogak.

19.– Laborategiak likido biologikoak aztertzea: aszitikoa, zefalorrakideoa, pleurakoa, sinobiala eta semena.

20.– Laborategiak alterazio genetikoak aztertzea:

20.1.– Genetika medikoaren oinarrizko kontzeptuak.

20.2.– Gaixotasun kromosomikoak. Horiek aztertzeko teknikak.

20.3.– Diagnostiko genetiko molekularra. Mutazioak identifikatzeko oinarrizko teknikak. Gaixotasun hereditarioen oinarri molekularrak.

20.4.– Aholku genetikoa.

20.5.– Biobankuak.

Hematologia eta hemoterapia.

21.– Oinarrizko kontzeptuak:

21.1.– Hematopoiesia.

21.2.– Hemostasia.

21.3.– Zelula hematikoen kontaketa.

21.4.– Odol periferikoko frotisaren azterketa mikroskopikoa.

21.5.– Fluxu-zitometria eta azterketa molekularrak.

22.– Laborategian nahasmendu hematologikoak diagnostikatzea:

22.1.– Hematiearen fisiopatologia. Anemiak. Poliglobuliak. Hemoglobinopatiak.

22.2.– Leukozito-fisiopatologia. Nahasmendu neoplasikoak eta ez-neoplasikoak.

22.3.– Disproteinemien azterketa.

22.4.– Plaketa-fisiopatologia. Tronbozitopeniak. Trobozitosia. Plaketa-funtzioaren alterazioak.

22.5.– Odol-koagulazioa eta fibrinolisia. Terapia antikoagulatzailearen eta tronbosi-kontrakoaren kontrola. Hiperkoagulabilitatea.

23.– Odol-transfusioa:

23.1.– Odol-transfusioaren oinarri teorikoak. Odol-taldeak eta sistema immunea. Transfusio aurreko probak.

23.2.– Transfusio-terapeutikaren alderdi klinikoak. Hemoderibatudun ordezpen terapeutikaren indikazioak. Transfusio-erreakzioak.

23.3.– Transfusio-segurtasuna.

Mikrobiologia eta parasitologia.

24.– Interes klinikoko mikroorganismo nagusiak:

24.1.– Gram bakterio positiboak eta Gram negatiboak. Espiroketak eta mikobakterioak.

24.2.– Birusak.

24.3.– Onddoak.

24.4.– Parasitoak.

25.– Diagnostiko mikrobiologiko zuzena:

25.1.– Lagin klinikoak: indikazioak, bilketa, garraioa eta kontserbazioa.

25.2.– Laginak onartzeko eta baztertzeko irizpideak.

25.3.– Mikroorganismoen kultiboa eta isolamendua, lagin klinikoetatik abiatuta.

25.4.– Lagin klinikoen mikroorganismo kutsatzaileak.

25.5.– Kultibo-inguruneak, tindaketak eta erreaktiboak.

25.6.– Ereiteko eta inkubatzeko eskuzko metodoak eta metodo automatizatuak.

25.7.– Antigenoen eta metabolitoen detekzioa.

25.8.– Mikroorganismoak masen espektrometria bidez identifikatzea.

25.9.– Diagnostikorako teknika azkarrak.

25.10.– Diagnostikoko metodo molekularrak: alderdi orokorrak. Hibridazioa zundarekin. Anplifikazio-teknikak. Microarrays. Sekuentziazioa.

26.– Zeharkako diagnostiko mikrobiologikoa (immunologia mikrobianoa):

26.1.– Azterketa immunomikrobiologikoen oinarriak, metodoak eta erabilgarritasuna.

26.2.– Proba serologiko bat hautatzea: sentikortasuna, espezifikotasuna, aurreikuspen-balioak eta beste parametro batzuk.

26.3.– Diagnostikorako teknika azkarrak.

26.4.– Automatizazioa.

26.5.– Emaitzen interpretazioa.

26.6.– Profil serologikoak.

27.– Antimikrobianoekiko sentikortasuna aztertzeko oinarrizko metodoak eta metodo bereziak:

27.1.– Antibiogramak: diluzio- eta difusio-metodoak diskoan, sistema automatikoak eta erdiautomatikoak.

27.2.– Erresistentziak detektatzeko metodo fenotipikoak eta molekularrak.

27.3.– Antibiogramaren interpretazio klinikoa.

28.– Gaixotasun infekziosoak:

28.1.– Jatorri ezezaguneko sukarra (JES).

28.2.– Bakteriemia, sepsia eta shock septikoa.

28.3.– Endokarditis infekziosoa. Miokarditisa. Perikarditisa.

28.4.– Nerbio-sistemaren infekzioak.

28.5.– Begiko infekzioak.

28.6.– Aho-barrunbeko infekzioak.

28.7.– Goiko arnasbideetako eta egitura pararrespiratorioetako infekzioak.

28.8.– Bronkioetako eta pleurako eta biriketako infekzioak.

28.9.– Gernubideetako infekzioak.

28.10.– Infekzio gastrointestinalak eta elikagaiengatiko toxoinfekzioak. Antibiotikoei lotutako beherakoa.

28.11.– Larruazaleko eta ehun bigunetako infekzioak.

28.12.– Infekzio exantemikoak.

28.13.– Hezur eta giltzaduretako infekzioak. Hezurretako eta artikulazioetako protesiekin lotutako infekzioak.

28.14.– Sexu-transmisiozko infekzioak (STI).

28.15.– Infekzio obstetrikoak eta jaiotza-ingurukoak. Kontrol mikrobiologikoa haurdunaldian.

28.16.– Infekzioa paziente immunodeprimituetan. Infekzioak paziente neutropenikoetan, transplantatuetan eta erre handietan.

29.– Gaixotasun infekziosoen epidemiologia. Prebalentzia. Gaixotasun transmitigarrien prebentzioa. Zaintza mikrobiologikoko sistema. Nahitaez adierazi beharreko gaixotasun infekziosoak.

30.– Infekzio nosokomialak:

30.1.– Sarrera eta kontzeptuak.

30.2.– Infekzio nosokomial nagusiak.

30.3.– Agerraldiak kontrolatzeko eta mikroorganismo multierresistenteak eta/edo patogenizitate handikoak barreiatzeko oinarrizko alderdiak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Laborategi Klinikoko espezialitateen Espainiako elkarteen dokumentu zientifikoak.

2.– Carroll, K. C., Pfaller, M. A., Landry, M. L., McAdam, A. J., Patel, R., Richter, S. S. & Warnock, D. W.. 2019. Manual of Clinical Microbiology. 12th edition. ASM Press.

3.– Nader Rifai, Andrea Rita Horvath and Carl T Wittwer. Tietz Textbook of Clinical Chemistry and Molecular Diagnostics. 6th edition. 2017.

4.– Richard A. McPherson, Matthew R. Pincus. Henry's Clinical Diagnosis and Management by Laboratory Methods. 24th edition. Elsevier Inc.. 2022.

5.– JL Vives y JL Aguilar. Manual de técnicas de laboratorio en hematología. 4. edizioa. Barcelona 2014. Masson.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Lanbide sanitarioen antolamendurako arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Xedapen Orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza- Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa-araubidea.

5.– Osakidetza- Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak: legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

15.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza- Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

15.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf


Azterketa dokumentala