Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2022ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1482

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaie 738. ikastarotik 742. ikastarora bitarteko ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko, berriztatzeko eta baliozkotzeko.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 738. ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk Zizurkilen emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren on-line ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 739. ikastaroa, Inkor Formación erakundeak Donostian emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren on-line ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 740. ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskolak emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 741. ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk Zizurkilen emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren on-line ikastaroa, maila kualifikatura pasatzekoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 742. ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez– eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira bost ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, landare-osasunerako produktuak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:

1.– Oinarrizko mailakoa, 738. ikastaroan, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

2.– Maila kualifikatukoa, 739. ikastaroan, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

3.– Oinarrizko mailakoa, 740. ikastaroan, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

4.– Maila kualifikatukoa, 741. ikastaroan, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan diren pertsonei.

5.– Maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, 742. ikastaroan, ebazpen honen V. eranskinean jasotako zerrendetan diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 15a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala