Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2022ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1473

IRAGARKIA, honen bitartez jendaurrean jartzen da Haizea Wind SLk lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-espedientea.

Espedientearen kodea: VTM-48-00108.

Eskatzailea: Haizea Wind SL

Jarduera: Hodiak, hoditeria, profil hutsak eta altzairuzko osagarriak fabrikatzea.

Jardueraren kokapena: Bilboko Portuko eremua. AZ-2 Kaia. Zierbena (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Nerbioi kanpoaldeko trantsizio urak.

Isurketa gunea (UTM koordenatuak (ETRS89)):

X= 494.558; Y=4.800.732

Isurketa mota eta bolumena: Ur sanitarioak (6.750 m3/urtean).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita ondoz ondoko hogei (20) egun naturaleko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuak (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluan, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten aipatu epe horren barruan, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 18a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala