Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2022ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1472

EDIKTUA, 2022ko martxoaren 16koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espedienteei buruzko dokumentazio-errekerimenduak jakinaraztekoa.

Aipatutako dokumentazio-eskakizunak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunari edo haren ordezkariari jakinarazten zaio ezen, bere espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko duela, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Intxaurrondo kalea 70, 2. solairua, 20015, Donostia). Horretarako, 10 eguneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunari jakinarazten zaio ezen, epe horretan ez badu eskatu zaion dokumentazioa aurkeztu, eskaerari uko egin diola ulertuko dela.

Jakinarazten da, halaber, interesdunak eskuragarri duela errekerimenduei buruzko testu osoa, aipatutako helbidean.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 16a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala