Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2022ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1460

844/2022 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundeari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena aldatzen den.

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, «Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio-mahai eratuko ditu, Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko [...]».

Sortzen diren Kontratazio Mahaiak honako kide hauek osatuko dituzte:

a) Mahaiburua: dagokion erakundeko zuzendarietako bat, erakundeko kontratazio-organokoa ez dena.

b) Bi mahaikide, kontratazio-organoak izendaturikoak.

c) Bokal-idazkari bat. Kontratazio-organoak izendatuko du erakundeari atxikita dauden letraduen artetik edo zuzenbidean lizentziatu diren kudeaketa-teknikarien artetik. Lege-aholkulari eta mahaiko idazkari arituko da, hitza zein botoa dituela.

Une honetan, Emergentziak erakundearen egitura duela gutxi aldatu denez, beharrezkoa da Emergentziak erakundearen kontratazio-mahaia eguneratzea, orain arte indarrean egon dena ordezkatzeko laguntza tekniko espezializatuko organo gisa.

Mahaiaren bileretan parte hartu ahal izango dute, Mahaiburutzaren ekimenez, kontratuaren xedearekin zerikusia duten gaietan ezagutza egiaztatua duten teknikari edo aditu independenteek, espedientean jasota utziz bertaratutako teknikari edo adituen nortasuna, prestakuntza eta esperientzia profesionala. Denek izango dute hitza, baina botorik ez.

Kontratazio-mahaiaren funtzionamenduak ez du gastu publikoa areagotuko, eta mahaikideek ez dute ordainsaririk jasoko organo horretako kide izateagatik dituzten eginkizunak betetzeagatik. Osakidetzako Emergentziak erakundeari esleitutako giza baliabideak, baliabide teknikoak eta aurrekontu-baliabideak erabiliko dira haien sorrera eta funtzionamendua bideratzeko.

Zuzendaritza Nagusiko kontratazio-mahaiak izapidetutako espedienteak.

Ebazpen honetan araututako kontratazio-mahaia, Ebazpen hau indarrean jartzen denean, kasuan kasuko kontratuak burutu aurreko edozein izapidetze-fasetan dauden espediente eta prozeduren izapideetan edo Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko kontratazio-mahaian dagokion ebazpena hartzen denean ordeztuko da.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Emergentziak erakundeari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen osaera aldatzea, honela:

Mahaiburua:

Titularra: Kudeaketako Zuzendaritzako pertsona titularra. Mónica Elena Zárate Gutiérrez.

1. mahaikidea:

Titularra: Ana María Varela Freijomil.

Ordezkoak: Erizaintzako ondokoa. Eva María López Gil.

2. mahaikidea:

Titularra: Emergentziak erakundeko materialen eta lotutako prozesuen kudeaketaren gainbegiralea María Nieves González Diez.

Ordezkoak: Arduradun asistentziala. M.ª Gracia Garijo Gonzalo.

Mahaikide-idazkaria:

Titularra: Emergentziak erakundeari atxikitako letraduak edo zuzenbide lizentzia duten kudeaketako teknikariak Carlos Lafuente Zugasti.

Bigarrena.– Mahaikide berriei eta kide izateari utziko diotenei Ebazpen honen berri ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek 2022ko martxoaren 9tik aurrera izango ditu ondorioak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera, administrazio bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala