Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2022ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
1457

IRAGARKIA, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

2022ko martxoaren 18ko Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (33. zk.), osorik argitaratu dira adimen desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako prozesu honen deialdia eta oinarriak: Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorra, Administrazio Orokorreko eskala, mendekoen azpieskala, AP taldea, zerbitzu orokorretako laguntzailea karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa prozesua.

Eskaerak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 18a.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren burua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala